Eduki publikatzailea

Euskadiko Karate txapelketa Pasaian

2026/10/17 10:00 - 20:00

Euskara Gaztelania

Euskadiko Karate Federazioak (EKF), Pasaiako Udalaren laguntzarekin, Euskadiko Karate Txapelketa antolatuko du larunbat honetan, urriak 17, kadete, junior eta senior mailetan, Pasai Donibaneko kiroldegian. 

Euskal Autonomia Erkidegoko 22 klubetako 143 kirolari bilduko dira, kata eta kumite modalitateetan lehiatzeko. Lehiaketak para-karate probak ere izango ditu.

Guztira, 175 izen-emate zenbatu dira; izan ere, parte-hartzaileetako 32k bi modalitateetan parte hartuko dute. Pasaiako Kiru-Do klubak 14 kirolari ditu izena emanda.

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ordezkariak izango dira txapelketan: 64, 50 eta 29 kirolar, hurrenez hurren. Generoaren eta kategoriaren araberako parte-hartzeari dagokionez, emakumeek ordezkaritzaren % 48,3 izango dute. Senior kategorian izango dira parte-hartzaile gehien: 59 parte-hartzaile emakumezkoen eta gizonezkoen kategorien artean. Izen-emate gehien duen bigarren taldea kadeteen taldea da (41), ondoren juniorrak (40), kadete para-karatea (2) eta zehaztutako adinik gabeko para-karatea (1).

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk