Eduki publikatzailea

Parketarrak San Pedron

2026/05/20 17:00 - 18:00

Euskara Gaztelania

Bokalek eta Pasaiako Udalak antolatutako ekimena, 3-5 urteko haurrei eta beraien guraso eta arduradunei zuzendua.

Parketarrak egitasmoaren helburu nagusia da familia bidezko hizkuntza-transmisioan eragitea, eta horretarako, haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolastu daitezen espazioak sortzea.
Jolasa da jardueraren funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko. Beraz, barrutietako parkeetan eta plazetan familiak bilduko gara euskaraz jolasteko.
- Hezten elkarteko hezitzaileak arduratuko dira jarduera dinamizatzeaz. Hala ere, ezinbestekoa da adin horretako umeekin batera gurasoek edo arduradunek ere parte hartzea.
- Saioak doakoak izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute.
- Ekimenean parte hartzeko ez da izenik eman behar eta ez da parte-hartzaile mugarik jarriko.

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk