Eduki publikatzailea

Emakumeen Nazioarteko Eguna

2026/03/06

Pasaia

Euskara Gaztelania

Martxoak 6

Emakumeen arteko entzute taldeak antolatutako jarduera parte-hartzailea eta dinamikoa: “Auzoan bizikidetza sostengatzen duten ahotsak eta sareak”. Saioan zehar, Adinkideko kakorratz-lanak egiten dituztenek landutako pankartaren eredua ikusgai izango da. Ondoren, luntxa antolatu da.
11:30ean Trintxerpeko Gernika plazan. 

Martxoak 7

Bixi Bixi elkarteak autodefentsa tailerra antolatu du Donibaneko Kulturgunean 09:30 – 13:30 bitarte.

Ondoren, bertso bazkari musikatua egingo da Bixi-Bixin, 14:00etatik aurrera. Bertan,  Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra musikariak izango dira. Sarrerak Berezi okindegian eros daitezke. Informazioa: 667722144.

Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ekaitza Gazte Taldeak “Lore moreak” izeneko haurrentzako jolasak antolatu ditu Trintxerpeko Azkuene parkean, 12:00etatik aurrera. 

Pasaian ez da elkarretaratzerik egingo. Adi inguruko herriko ekimen eta mobilizazioei.

Martxoak 11

Ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberen eskutik: “Babak eltzetik ateratzen”.  Antxoko liburutegian izango da 17:30ean. Sinopsia: Neskek hamaika estutasun pasatzen dituzte. Beraiek erabakitzeko gaitasuna badutela ikusiko dute saioan zehar, adarra jotzeko ere bai.

Martxoak 13

Naia Torrealdairen eskutik Amaieratik hasi. Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma liburuaren aurkezpena eta solasaldia. Donibaneko Kultur Aterpean izango da 18:30ean. Solasaldian liburuko gogoeta pertsonal eta kolektiboak partekatuko dira.
Helburua: minak politizatu eta emozio kolektiboetatik abiatuta, askatzaileak izango diren proposamenak eta jarduteko bideak iradokiko dira.

Martxoak 31

Bekoz-Beko eta Udalak kafe-solasaldia antolatu dute: "Feminismoa: gaur, orain, inoiz baino beharrezkoago?”. 
Elokaldetodas-en izango da (Zumalakarregi kaleko 7 zenbakian, Antxon) 18:00etan.

Martxoan zehar

Entre Orillas elkarteak eta Pasaiako Udalak “Emakumeen argazki-erakusketa digitala” ikusgai jarriko dute herriko 4 pantailetan.

Kontrakoa aipatzen ez bada, jardueretarako sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Informazio gehiago: berdintasuna@pasaia.net helbide elektronikoan eta 943344034 / 911 telefono zenbakian.

EGITARAUA

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk