Eduki publikatzailea

Antzerkia: Etxea

2026/04/12 19:00 - 21:00

Euskara

Amahiru konpainiaren lana.

Sarrerak Bibe.me plataforman salgai.

Sinopsia: 

Berrehun metro karratuko etxe baten aurrean aurkitzen gara. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan Aurrerago beste egongela txikiago bat, inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz hornituak.  Dena oso argitsua, zure etorkizuna ez bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak. Sukaldean amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea.

Egilea: Iñaki Cid. Aktoreak: Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid. Zuzendaria: Jon Ander Alonso. Teknika: Iñaki Santos. Bideoa: Julen Elorza. Ekoizpena: Javi Arbillaga.

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk