Eduki publikatzailea

San Tomas jaia

2025/12/13

-

2025/12/14

Pasaia

Euskara Gaztelania

Urtero bezala, San Tomas eguna oso berezia izaten da Pasaian. Hori dela eta, zenbait ekimen antolatu dira 4 barrutietan.

Abenduak 13 - larunbata

Antxo

  • 10:00 Artisauen azoka izango da Gure Zumardian goizean. Txistorra taloak eta pintxoak ere egongo dira salgai. 
  • Goizean kantu-jira herrian barrena.
  • 12:00etan Pasaia-Lezo Lizeoko haurren kantaldia.
  • 13:00 Erraldoi eta buruhandien topaketa: Pasaia, Lezo, Agoitz, Legazpi eta Irurako konpartsak izango dira bertan. Hamarretxeta kaletik hasiko da.
  • 15:00 Herri bazkaria Ibaiondo frontoian: babarrun-jana. Ondoren, kantaldia.
  • 20:30 Joselontxos txaranga.

San Pedro

  • Goizean ekimenak antolatu dira frontoi inguruan, besteak beste, Lizeoko haurren kantu-emanaldia. Euria egiten badu, Proisako eremuan antolatuko dira ekimenak.

Abenduak 14 - igandea

Donibane

  • 11:00–14:00 Itsas Mendi elkarteak antolaturiko azoka egongo Santiago plazan. Goiz osoan talo eta txistorra postuak izango dira.
  • 11:00etan trikitilariak eta konpota erakustaldia.
  • 12:00 Pasaia-Lezo Lizeoko haurren kantaldia Konstantzia musika bandak lagunduta. Ondoren, Lintxua Donibaneko Euskal Dantza Taldearen emanaldia. 
  • 14:00etan Euskal produktuen zozketa.

Trintxerpe

  • 10:00–15:30 Azkuenen Ekaitza Gazte Taldeak antolaturiko txistorra postua. 
  • 10:00–15:00 Euskadi etorbidean, Azoka pareko espaloian. Boveda Gazte Elkarteak antolaturiko txistorra postua.

 

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk