Eduki publikatzailea
Kirola: Beteranoen I. Adinberri bandera
2025/06/21 16:30 - 19:30
Trintxerpe
Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik Pasaiako uretan ospatuko den Beteranoen I. Adinberri bandera antolatzen dute.
Estropada 16:30etan hasiko da eta Pasaiako Udaleko ordezkariak, Teo Alberro alkatea buru, estropadan eta sarien banaketa ekitaldian izango dira Trintxerpen prestatu den oholtza batean.
Gainera, 18:00etatik aurrera musika, paella eta ekimen gehiago antolatu dituzte Illunbe elkarteko kideek Trintxerpeko frontoian.
