Eduki publikatzailea

Jaiak: Santioak

2025/07/24

-

2025/07/31

Donibane

Euskara Gaztelania

EGITARAU OSOA (PDF 8,1 Mb)

UZTAILAK 23 – ASTEAZKENA

  • 12:00 Aitona-amonen Aterpean, ikurrinaren igoera.

UZTAILAK 24 – OSTEGUNA

  • 18:00 Burrunba elektrotxaranga, Patxikutik plazarantz. Karropoteoa.
  • 19:00 Buruhandiak Meipitik plazara. Han erraldoiekin bat egingo dute.
  • 20:00 Aurreskua, txupinazoa eta ikurrinaren igoera.
  • Aurten Xatur Telletxeak izango du txupinazoa botatzeko ardura eta ohorea, urte luzez aritu baita Pasai Donibaneko Santa Ana elizako kanpandorreko ordulariaren zaintzan.
  • 21:30 Gazte afaria plazan. Gazte txupinazoa.
  • Ondoren, giroa plazan.
  • 00:00 Gorka txosnetan.

UZTAILAK 25 – OSTIRALA – SANTIAGO EGUNA

  • 07:00 Diana txarangarekin txosnetatik plazako sokamuturrera.
  • 07:30 Diana Meipitik plazara.
  • 08:00 Sokamuturra.
  • 10:30 Gaztelutxoko igoera. Kaskoa derrigorrezkoa da.
  • 12:00 Kantu-jira, arrantzalez jantzita.
  • 17:00 Haurrentzako jolasak eta txokolate-jana Santiago plazan.
  • 17:30 Mus-txapelketa Bonantzan
  • 18:30 Donibaneko XXXV. Dantza solteko txapelketa.
  • 20:00 Herri-kirolak Santiago plazan.
  • 22:00 Allur dantza taldearen emanaldia Santiago plazan.
  • 23:00 Patty and Pipo txosnetan.
  • 23:30 Itzalpeko Laguna Santiago plazan.

UZTAILAK 26 – LARUNBATA – SANTA ANA EGUNA

  • 09:30 Ezinduak beren etxeetan jaso eta Santa Ana ermitara eramatea.
  • 11:00 Erraketa txapelketa haur eta gazteentzat frontoian.
  • 11:00 Meza nagusia Santa Anako ermitan.
  • Ondoren, salda eta pintxo dastaketa, txistulariek girotuta.
  • 13:30 Poteoa gramolarekin Patxikutik plazara.
  • 14:30 Kuadrillen bazkari autogestionatua Santiago plazan.
  • Ondoren, bingoa eta zumba herrikoia.
  • Bukatzean, poteoa kale zaharrean.
  • 20:00 Andoni Ollokiegi txosnetan.
  • 21:00 Laket taldearekin erromeria Santiago plazan.
  • 00:00 DJ Lolita txosnetan.
  • 00:30 Itzalpeko laguna Santiago plazan.

UZTAILAK 27 – IGANDEA – SAN PANTALEON

  • 11:00 Karabina txapelketa frontoian. Hainbat kategoria, adinaren arabera: 8 urtetik behera / 8-12 / 12-15.
  • 11:00 Jubilatuen eta arrantzaleen omenezko meza Bonantzako basilikan.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Santiago plazan.
  • 15:00 Herriko kuadrillek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
  • 16:15 Musika herrian barrena.
  • 19:00 Sardina-jana herri osoan.
  • 20:00 Javi DJ Santiago plazan.
  • 22:30 Arrantzaleen danborrada Konstantzia bandarekin.
  • Ondoren, Javi Dja.
  • 00:00 Gorka txosnetan.

UZTAILAK 28 – ASTELEHENA

  • 11:00 Erraketa txapelketa frontoian haur eta gazteentzat
  • 14:00 Haurren bazkaria Meipiko plazan.
  • 16:30 Arrantza-txapelketa haur eta gazteentzat Bonantzan.
  • Ondoren, askaria eta buruhandiak Santiago plazan
  • 18:00 Aurpegi-margotzea eta eskulanak Santiago plazan.
  • 18:30 Kukaina Santiago plazan. 
  • Kukainan parte hartu ahal izateko aurretik asegurua egin beharra dago eta, beraz, partaide bakoitzaren ondorengo datuak eskubidean@pasaia.net e-postara bidali beharko dira uztailaren 22a baino lehenago: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze-data, telefonoa, helbide elektronikoa, herria eta probintzia.
  • 18 urte bete gabe dituztenek gurasoen baimena beharko dute derrigorrez. Egun berean eraman beharko dute antolatzaileei emateko.
  • Parte hartzeko igeri egiten jakitea ezinbestekoa da!
  • 20:30 Gazte olinpiadak Santiago plazan.

UZTAILAK 29 – ASTEARTEA- Atseden eguna

UZTAILAK 30 – ASTEAZKENA

  • 11:00 Haur eta nerabeen lasterketa plazatik hasita.
  • Ondoren, ur-jolasak Santiago plazan eta haurrentzako sokamuturra ur-zezenekin Errekatik plazara.
  • 18:00 OIDULTZ dultzaina taldeak herria girotuko du
  • 18:30 Donibane-Zumaia desafioa Santiago plazan.
  • 20:00 Barrikotea Santiago plazan.
  • 22:30 DJ Marikalanbre Santiago plazan.
  • 23:00 Zezensuzkoa Santiago plazan.
  • 23:30 Itzalpeko laguna plazan.
  • 23:30 DJ Jotatxo txosnetan.

UZTAILAK 31 – ASTEAZKENA - SAN INAZIO EGUNA

  • 07:15 Kalejira txosnetatik hasita. Sokamuturrak dirauen bitartean txarangak giroa alaituko du.
  • 07:15 Txokolate-jana plazan.
  • 08:00 Sokamuturra.
  • 09:00 Itsas-diana Konstantzia bandarekin.
  • Ondoren, herriko kaleetan ibiliko da.
  • 11:00 Bateleren desfilea Meipitik, Konstantzia bandarekin.
  • 12:15 Bateleren ontziratzea eta estropada.
  • Ondoren, zortzikoa eta sari-banaketa.
  • 14:30 Bazkari herrikoia Santiago plazan.
  • 18:00 Musika Santiago plazan.
  • 22:30 Su-festa badian, Pasaiako jaiei amaiera emateko.
  • Ondoren, Itsas Mendiren danborradarekin ikurrinaren jaitsiera bateleren eskutik Santiago plazan.
     
Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk