Eduki publikatzailea

Antzerkia: KM0 2025

2025/06/20

-

2025/06/22

Donibane

Euskara Gaztelania

Pasaia KM0 jaialdia 2023an jaio zen, Pasaian eta inguruko herrietan dauden talde ez profesionalen sorkuntza eszenikoei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Herritarren arteko topaketa bat da, egunerokoan, herriko plazetan, tabernetan, azoka eta dendetan elkar ikusten duten herritarrak topatzeko modu berezia. Musika, dantza eta antzerkiaren bitartez pentsamendu kritikoa, sortzailea eta ikuslego aktibo eta demandante bat sustatzeko helburua du.

Aurtengo jaialdian 6 emanaldirekin gozatzeko aukera izango du publikoak:

Ekainak 20
19:00 ORRATX!: BIDAIA GALDUAK (Juanba Berasategin).

Ekainak 21
17:00 ANAKRUSA: KALMA (Santiago plazan)
19:00 TREBERA: RECORDANDO A MOCEDADES (Juanba Berasategin).

Ekainak 22

19:00 Askotariko antzerki-emanaldia (hiru antzerki  motz bata bestearen segidan).
1- San Pedrotik ALEKA taldearen EMAKUME BAT, BAKARRIK.
2- ANDER LACALLEren ¿FUMAS?.
3- Zurriolatik, BAGA TALDEAren BERNARDA KLOWNEN ETXEA.

 

Informazio osagarria: HEMEN.

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk