Eduki publikatzailea

Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka

2025/06/14 11:00 - 14:00

Euskara Gaztelania

Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka Bekoz Beko elkartearen jardueretan parte hartzen duten emakume artisau eta sortzaileek egindako lanen erakusketa da. Elkartearen helburua da emakumeak ikusaraztea, emakumeen talentuari lekua, presentzia eta indarra ematea. Oraingoan, hainbat diziplinatako emakume sortzaileek egindako lanak erakutsi nahi dituzte: pintura, joskintza, eskulanak, puntua, koadernaketa artistikoa, bisuteria, crochet, kandelak, diseinua...Parte-hartzaileak ondorengoak izango dira: Maribi Anton, Cristina Aguirrebeña, Emi Pazos, Kexaldi elkartea, Drina Laruta, Sara Sanchez, Carmen Alba, Julia Prada, Maialen Leibar, Oroitz, Maialen Ledesma, Trintxerpeko emakume taldea, Itxaso Bueno, Mari Mar Estevez, eta Bekoz Beko elkarteak antolatutako joskintza tailerrean parte hartzen duten emakumeak (Izaskun, Emilia, Cris, Eider, Hassina, Josebe, Aitziber, Lorea, Clara, Drina). 

Maribi Antonekin lore prentsatuen tailerra, Sara Sanchezekin eskulan tailerra eta Cristina Aguirrebeñarekin harriak margotzeko tailerra egingo dira.

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk