Eduki publikatzailea
Euskaraldia: Parketarrak
2025/05/19
-2025/06/12
Lau barrutietan
Ekimena doakoa da, ez da izena eman behar eta ez dago parte-hartzaile mugarik. Kartelean informazio zehatza kontsulta daiteke
Hizkuntza: saioak euskaraz izango dira, baina ez da beharrekoa euskaraz ulertzea; hezitzaileak arduratuko baitira partaideek jolasen azalpenak ulertu dituztela bermatzeaz.
Ekimenaren laburpena:
- Umea handitzen doan heinean, harreman-sareak eratzen hasten da, eta une horretan ere, ezinbesteko gakoa da lagunekin euskaraz ondo pasatzeko aukerak izatea, lagunarteko hizkera indartzeko eta komunikazio-ohiturak euskaraz eraikitzeko.
- Horregatik antolatu du Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak ekimen hau, euskararen erabilera indartu nahi duelako aisialdiaren eremuan; alegia, haurrak eta familiak kalean jolasean euskaraz aritzea.
- Jolasa da Parketarrak egitasmoaren funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan egongo diren Hezten elkarteko hezitzaileak arduratuko dira jarduera dinamizatzeaz eta gidatzeaz. Hala ere, ezinbestekoa izango da adin horretako umeekin batera gurasoek edo arduradunek ere parte hartzea, izan ere, haiek dira oraindik adin horietako haurren erreferentziazko pertsonak.
- Hezitzaileek partaideen ezaugarrien arabera moldatzen dituzte saioak. Beraz, taldearen ezaugarrien arabera, hezitzaileek aproposenak diren jolasak erabiliko dituzte.
