RunningFit
EMAKUME KORRIKALARI TALDEA
Zer da?
Emakumeek elkarrekin korrika egiteko taldea da.
Zein dira helburuak?
- Emakumeak jarduera fisikoan eta kirol arloan ahalduntzeko, eta emakumeen osasuna hobetzeko espazioa izango da.
- Sareetan beste emakume batzuekin batera, norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak partekatzea.
- Emakumeen autonomia, konfiantza eta bizitzak hobetzeko bide izatea taldea.
Norentzat da?
Edonorentzat. Ez duzu korrika egiteko ohiturarik izan beharrik. Gaitasuna, nahia eta gogoa badituzu, animatu!
Nola antolatzen da?
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zerbitzuarekin edota Pasaiako Jabetze Eskolarekin harremanetan jarri.
- Izena eman HAZ bulegoan edota orientazio zerbitzuko telefonoan: 634555049. Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net)
- Ekin!
Noiz eta non?
IKASTURTE OSOAN (urrian hasita). norberak aukeratuko du zein egunetan parte hartu nahi duen, pare bat egunetan egitea gomendatzen den arren.
- Astearteetan 19:00etatik 20:00etara Ibaiondo pilotalekuan
- Asteazkenetan 11:00etatik 12:00etara Ibaiondo pilotalekuan
- Ostegunetan 19:00etatik 20:00etara San Pedroko udal gimnasioan
Saioetara eraman beharrekoa:
- Arropa eta oinetako erosoak, kirola praktikatzekoak alegia.
- Hidratazioa modu egokian burutzeko, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari moduan.
- Esterila bat.