2025/2026 ikasturterako izen-ematea irekia dute Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiak eta Trintxerpeko Udal Euskaltegiak. Euskaltegiek 16 urtetik gorakoentzako ikastaroak eskaintzen jarraituko dute, bai ohiko ikastaroak eta bai ikastaro bereziak (mintzamena lantzekoak nahiz merkatarientzako ikastaroak).
Gainera, euskara ikastea pasaitar guztien eskubidea izatea nahi du Pasaiako Udalak. Eta arrazoi horiengatik, garai zail hauetan eta doakotasunaren bidean, Pasaiako Udalak beste urrats sendo bat egitea erabaki du: matrikularen % 100 ordaintzea ikastaroa amaitzean ezarritako baldintzak betetzen dituzten pasaitar guztiei, besteak beste, ikastaroan gutxienez % 85eko asistentzia egiaztatuz gero.
Beraz, Pasaiako Udalak eskainitako laguntzak baliatzera animatzen ditu herritarrak, eta euskaltegietara gerturatzeko gonbidapena egiten die; herriko euskaltegietan norberari hobekien egokitzen zaion ikastaroa hautatzeko laguntza izango baitute herritarrek.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO, GERTURATU EDO DEITU PASAIAKO ZURE EUSKALTEGI HURBILENERA