ParkFit
ParkFit
PASAI ANTXO
ZIRKUITU BIO-OSASUNTSU GIDATUA

Zer da ParkFit egitasmoa?
ParkFit egitasmoa Pasaiako parke aktiboak dinamizatzeko programa bat da. Kasu honetan, Pasai Antxoko Ibaiondoko parke bio-osasungarrian antolatuko da. Aire libreko eremua du eta estalia ere bai.
Zeintzuk dira helburuak?
Erabilera gidatua sustatzea. Batetik, makina bio-osasungarrietan jarduera fisikoa praktikatzen duten erabiltzaileei argibideak, errutinak, planifikazioak, etab. eskaintzea. Bestetik, JFKOZren erabiltzaileei aire librean makinek ematen dituzten aukerak ezagutarazi (indarra eta erresistentzia kardiobaskularra nagusiki) eta beste baliabide bat eskaintzea.
Halaber, erabilera librea sustatzea, udalerriko kirolgune sarean beste gune bat eskainiz.
Norentzat da?
Pasaiako Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuko erabiltzaileentzat, bai lehenagotik zirkuitu bio-osasungarriak erabiltzen zituztenentzat eta baita erabiltzaile berrientzat ere.
1,40 metroko gutxieneko altuera duen edonorentzat da.
Noiz eta nola antolatzen da?
- 1. Erabilera librea:
- Aire libreko eremua: egunero 9:00etatik 22:00ak arte erabiltzeko aukera librea dago.
- Eremu estalia: egunero 9:00etatik 17:00ak arte baimendutako erabiltzaileak soilik sartu ahalko dira. Soilik harmailetako eremua erabil daiteke. Frontoiko atea ireki eta itxita mantendu behar da. Erabilera doakoa izango da.
- 2. Erabilera gidatua:
- Asteazkenero, Pasai Antxoko Ibaiondoko parke bio-osasungarrian, goizeko 10:30etatik 11:30etara, Jarduera Fisiko eta Kirol Orientatzailea egongo da, aurrez hitzartuta, bertaratzen direnei informazioa eta aholkularitza emateko. Eguraldiaren arabera, eremu estalia edo aire librekoa erabiliko da. Erabilera honek lehentasuna edukiko du banakako erabileren aldean.
Saioetara eraman beharrekoa.
- Arropa eta oinetako erosoak, kirola praktikatzekoak alegia.
- Hidratazioa modu egokian burutzeko, erabiltzaile bakoitzak bere ur botila eraman beharko du.
- Beharrezkoa da erabiltzaile bakoitzak esku-oihal bat eramatea izerdia kentzeko eta aparatuen desinfekzioa egiteko.
Nola parte-hartu?
Erabilera librea egiteko aire libreko eremurako ez da eskaerarik egin behar. Indarrean dagoen arautegia errespetatzearekin nahikoa da.
Eremu estalia erabiltzeko eta saio gidatuetan parte hartzeko
JFKOZko Orientatzailearekin (Xabi) jarri beharra dago harremanetan.
- Telefonoa: 634555049
- Helbide elektronikoa:
- aktibatu@pasaia.net
Berak emandako jarraibideei kasu egin behar zaie, eta banakako eskaerak HAZeko bulegoan edo telematikoki egin beharko dira.
Eskaerak jaso eta txartel elektronikoa prestatuko zaio eskaera egiten duen pertsona bakoitzari, eta banakako hitzorduak antolatuko dira instalazioan bertan nola jokatu behar duten banan-banan azaltzeko.
Arautegi orokorra:
Zirkuitu bio-osasungarrian paneleko arau orokorrak errespetatuko dira, eta makina bakoitzak berezkoak dituen argibideak ere bai.
Eremu estaliko aldagelak ezingo dira erabili.
Soilik kanpoko komun autogarbitzailea erabili ahalko da.
Orientatzaileak erabiltzaile bakoitzaren saioak planifikatzen dituenean argibide gehiago banatuko ditu.
APP Active Parks
GIPUZKOA ACTIVE PARKS APPa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzutik Gipuzkoa Active Parks mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioa jarri da martxan, lurraldeko udalerrietan kirol-jarduera fisikoa aire zabalean eta modu autonomoan egiteko aukera ematen diguna.
Aplikazioak udalerri bakoitzean dauden kirol-parkeak identifikatzen ditu, erabiltzaile bakoitzaren mailara egokitutako errutinak eskaintzen ditu, jarduera-mailak ebaluatzen ditu podometroaren bidez, helburuak markatzen ditu eta aurrerapena kontrolatzen du egunero, astero, hilero eta urtero egindako urratsen eta errutinen bidez.
Aplikazioa esteka hauen bidez deskarga daiteke: