Kanpaina Pasaia osorik bizitzeko
“Pasaia osorik bizitzeko” kanpaina
Pasaiako haur eta nerabeen eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izateko beharrari erantzun nahi dion sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina da “Pasaia osorik bizitzeko”.
Kanpaina martxan jartzearen ideia Pasaiako Euskararen Aholku Batzordetik sortu da. Pasaiak euskarari dagokionez dituen erronkak aztertzen ditu batzordeak. Bertan parte hartzen dute euskaltegietako, ikastetxeetako, merkatari elkarteko eta gaztetxoen aisialdi egitasmoetako ordezkariek, besteak beste; eta denek azpimarratu dute gaztetxoenen aisialdi eskaintza euskaraz izateko beharraren premia.
Eta zergatik premia berezia? Batetik, Pasaiako haur eta nerabe askok ez dutelako euskara etxean jasotzeko aukerarik. Familia askotan etxeko hizkuntza erdara da, eta horrek eragin nabarmena du gaztetxoenen euskara mailan eta erabiltzeko joeran. Bestetik, eskola ez delako nahikoa haur eta nerabeen euskara mailan eta erabiltzeko joera horretan eragiteko. Haurrek denbora gehiago pasatzen dute eskolatik kanpo, eskola barruan baino, eta gainera, gaztetxoek eskola derrigorrezkoa den gauza bat bezala ikusten dute, eta euskara horrekin lotzen dute. Euskara gauza negatibo eta inposatu bezala bizi ez dezaten haien gustuko ekintzak euskaraz izatea ezinbestekoa da.
Kanpaina honetako leloa aukeratzeko orduan ondorengo planteamendua egin dugu. Pasaiak Pasaia izateko behar dituen osagaiak askotarikoak dira: bere lau barrutiak, badia eta portuaren presentzia, bere festazaletasuna, biztanleen aniztasuna... edota euskara, besteak beste. Guztiak ditu beharrezkoak Pasaiak Pasaia izan dadin. Hori horrela, pasaitar guztiek, eta bereziki gaztetxoenek, Pasaia bete-betean bizitzeko euskara behar dute. Behar hori asetzea eta haur eta nerabe guztien aukera berdintasuna bermatzea da Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko helburuetako bat. Hori horrela, kanpaina honetan guraso eta elkarteetako hezitzaileak sentsibilizatu nahi ditugu haur eta nerabeek aisialdia euskaraz bizitzeko duten beharraz.
Irudietako mezuak elkarteetako hezitzaileei eta gurasoei zuzenduta daude. Hezitzaileei honako mezua helarazi nahi diegu: aisialdi eta kirol taldean euskaraz aritzen zarenean, Pasaiaz bete-betean gozatzeko aukera ematen diezu haur eta gazteei. Emozioz gainezka den hizkuntza partekatzen ari zarete. Gurasoei, berriz, zera esan nahi diegu: ziurtatu seme-alabei Pasaiaz bete-betean gozatzeko aukera, aisialdi eta kirol ekintzak euskaraz gozatuz. Emozioz gainezka den hizkuntza bizitzeko garaia dute.
Mezu horiek udalerrian zehar egongo diren euskarrietan erakusteaz gain zuzenean lan egin nahi dugu, bai elkarteekin, baita gurasoekin ere. Ekintza konkretuak landu nahi ditugu haiekin kanpaina hau mezu huts batean geratu ez dadin.
Migrazioaren eta aniztasunaren inguruan argitaratutako azken berriak
Margotze-lanak Nafarroa etorbideko 24. zenbakiaren ondoko Antxoko autobus geltokian.
Abuztuaren 19an
Argitaratze-data: 2026-08-18
Hainbat hobekuntza-lan egin dira San Pedroko frontoian
Udalak pilotalekua garbitu, margotu eta goiko sarea berritu du
Argitaratze-data: 2026-08-14
Abuztuaren 13an Donibaneko HAZ bulegoak bakarrik eskainiko du zerbitzua
Antxo eta Trintxerpeko bulegoetan ez da zerbitzurik eskainiko
Argitaratze-data: 2026-08-12
Mater Pasaiara itzuli da 8 euskal portu zeharkatu eta 100 jarduera baino gehiago egin ondoren
Argitaratze-data: 2026-08-11
Pasaiako Ikurrinaren aurtengo estropadak aurkeztu dira
Pasaiako uretan izango dira abuztuaren 15ean, arratsaldean
Argitaratze-data: 2026-08-12
Kontuan izan itzazu abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea segurtasunez gozatzeko gomendioak
Eklipsearen osotasuna 20:27 inguruan izango da, eta minutu bat baino gehixeago iraungo du
Argitaratze-data: 2026-08-06
Udalbatzak 2026ko uztailaren 23an hartutako akordioen laburpena
Argitaratze-data: 2026-08-03
Aurrera doaz Azkuene Goiako baratze parkea sortzeko lanak
Uztail eta abuztuan garbiketa lanak egingo dira, eta irailean ekingo zaio azpiegitura nagusien eraikuntzari
Argitaratze-data: 2026-07-30
Alfonso Zarranzen Oroimenezko IV. Argazki Rallyko sariak banatu dituzte
Jose Angel Amuchastegik eskuratu du lehen saria
Argitaratze-data: 2026-07-30
Trafiko aldaketak abuztuaren 1ean Donostiako Klasikoagatik
Txirrindularitza probak Antxon eta Donibanen izango du eragina
Argitaratze-data: 2026-07-28







