Osakidetza
OSAKIDETZAKO DERIBAZIO ITURRIAK
1. LEHEN ARRETAKO MEDIKU ETA ERIZAINAK
Erabiltzaileak artatzea:
Familia-medikuak nahiz erizainak baloratuko du paziente baten bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate integrala lortzeko, komeni dela paziente horrek jarduera fisikoko edo kiroleko ohiturak aldatzea.
Jarduera fisikoaren preskripzio eta sustapen gomendioa:
Mediku nahiz erizainak herrian dagoen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuaren (FKOZ) berri emango dio pazienteari, eta jakinaraziko dio zerbitzu horretako orientatzaileari haren berri emango diola.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzura bideratzeko prozedura:
- Mediku edota erizainak Osabide Globalean erregistratuko du deribazio-txostena, jarduera fisikoaren preskripzio eta sustapenerako txostena, alegia; eta jarduera fisikoaren eta kirolaren orientatzaileak jakin beharreko oinarrizko informazioa atxikiko du.
- Txosten horrekin pazientea (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuko erabiltzailea) anbulatorioko leihatilara joango da eta bertan hitzordua emango diote orientatzailearekin.
- Lehenengo hitzorduan orientatzaileak erabiltzailea aurrez aurre ezagutu eta zenbait informazio eskatuko dio, plangintza egokitu eta pertsonalizatua egiteko.
- Bigarren hitzordu batean plangintza erabiltzaileari helaraziko zaio eta zalantzak argituko dira.
- Hemendik aurrera, jarraipena egingo zaio erabiltzaileari, helburuak betetzeko asmoz.
2. ERREHABILITAZIO ZERBITZUA
Erabiltzaileak artatzea:
Mediku errehabilitatzaileak baloratuko du paziente baten bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate integrala lortzeko, komeni dela paziente horrek jarduera fisikoko edo kiroleko ohiturak aldatzea, edo errehabilitazio-zerbitzuan egindako lanarekin jarraitzea.
Jarduera fisikoaren preskripzio eta sustapen gomendioa:
Mediku errehabilitatzaileak pazienteari bere herrian dagoen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuaren berri emango dio, eta jakinaraziko dio zerbitzu horretako orientatzaileari haren berri emango diola.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzura bideratzeko prozedura:
- Mediku errehabilitatzaileak Osabide Globalean erregistratuko du deribazio-txostena, jarduera fisikoaren preskripzio eta sustapenerako txostena, alegia. Bertan jarduera fisikoaren eta kirolaren orientatzaileak jakin beharreko oinarrizko informazioa atxikiko du.
- Txosten horrekin pazientea (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuaren erabiltzailea) anbulatorioko leihatilara joango da eta bertan hitzordua emango diote orientatzailearekin. Txosten hori anbulatorioko mediku arduradunari iritsiko zaio eta horrek orientatzaileari helaraziko dio. Orientatzaileak erabiltzaileari deituko dio, eta lehen hitzordua adostuko dute.
- Lehenengo hitzorduan orientatzaileak erabiltzailea aurrez aurre ezagutuko du, eta zenbait informazio eskatuko dio, plangintza egokitu eta pertsonalizatua egiteko.
- Bigarren hitzordu batean plangintza erabiltzaileari helaraziko zaio eta zalantzak argituko dira.
- Hemendik aurrera, jarraipena egingo zaio erabiltzaileari, helburuak betetzeko asmoz.
3. OSASUN MENTALEKO ZERBITZUA
Erabiltzaileak artatzea:
Mediku psikiatrak baloratuko du paziente baten bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate integrala lortzeko, komeni dela paziente horrek jarduera fisikoko edo kiroleko ohiturak aldatzea.
Jarduera fisikoaren preskripzio eta sustapen gomendioa:
Mediku psikiatrak pazienteari bere herrian dagoen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuaren berri emango dio, eta jakinaraziko dio zerbitzuko orientatzaileari haren berri emango diola.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzura bideratzeko prozedura:
- Lehen harremana. Erreferentziazko psikiatra dagokion orientatzailearekin harremanetan jarriko da aukeratutako kanalaren bidez (posta elektronikoa/telefonoa). Kasu zehatza azalduko dio orientatzaileari, eta bideratze-protokoloa aktibatzea erabakiko du.
- Protokoloa aktibatzea. Osasun Mentalak hitzordua gordeko du orientatzailearekin, eta osasun-zentroan egingo da. Deribazioa Osabide Globalen erregistratuko da. Hortik aurrera, herritar guztiei zuzendutako protokolo bera jarraituko da.
- Jarraipena. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuak eta psikiatrak etengabeko jarraipenerako maiztasuna eta kanala ezarriko dituzte.
- Ebaluazioa. Urteko emaitzen aurkezpena eta inplikatutako pertsona guztien baterako balorazioa.