Lan eskaintza 2018

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2018

Alkatearen 2018ko abenduaren 20ko ebazpen baten bitartez, Pasaiako Udalak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du, ondoren aipatzen diren plazekin.

Plaza bakoitzari dagokion hautaketa-prozesuko deialdi eta oinarriak datozen hilabetetan argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko web orri honetan (beraz, deialdia egin arte ezin da izenik eman).

ESKAINTZEN DIREN PLAZAK

TXANDA LIBREAN

  • Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako hiru langile
  • Sei udaltzain
  • Administrazioa-jendaurreko zerbitzuko langile bat

BARNE SUSTAPENEAN

 

IRAGARKIA BOGen

PDF 0,1 Mb

  • 1. mailako ofizial igeltsero bat
  • 1. mailako ofizial lorezain bat
  • 1. mailako bi udaltzain
  • Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako bi arotz-errementari