Lan eskaintza 2017
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2017
Alkatearen 2017ko abenduaren 22ko ebazpen baten bitartez, Pasaiako Udalak 2017ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du, ondoren aipatzen diren plazekin.
Plaza bakoitzari dagokion hautaketa-prozesuko deialdi eta oinarriak datozen hilabetetan argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko web orri honetan (beraz, deialdia egin arte ezin da izenik eman).
ESKAINTZEN DIREN PLAZAK
TXANDA LIBREAN
- Hiru udaltzain
- Antolaketa eta GGBB teknikari bat
- Bi gizarte langile
- Migrazio eta aniztasun teknikari bat
- Artxibozain bat
- Itzultzailea, hizkuntza-normalizatzaile bat
BARNE SUSTAPENEAN
- 1. mailako ofizial gidari bat
- 1. mailako ofizial pintore bat
- 1. mailako ofizial argiketari bat