krasfit

KRASFIT IBAIONDO

Zer da?

Askotariko ariketetan oinarritutako intentsitate handiko entrenamendu funtzionala.

Zein dira helburuak?

  • Pasaiako herritarrei jarduera eskaintza berri eta integral bat sortzea adin tarte hauetan sumatu diren beharrak eta hutsuneak asetzeko.
  • Norberaren egoera fisikoa hobetzeko ikastaroaren eskaintza berritzailea plazaratzea. 
  • Herriarentzako sozializazio espazio berriak sortzea.

Norentzat da?

  • 16 urtetik gorako edozein pertsonarentzat. Ahalmen, nahi eta gogoa baduzu, animatu!

*Jarduera Fisikoa eta Kirol orientazioko teknikariak 16 urtetik beherako neraberen bat jarduera honetan aritzeko beharra justifikatutzat jotzen badu, taldean onartua izango da eta ariketak egokituko zaizkio.

Nola antolatzen da?

1.- Jarduera Fisiko eta Kirol Orientazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 634555049, aktibatu@pasaia.net

2.- Izena eman  hemen:

IZENA EMAN

3. Ekin!

* Saio bat frogatzeko aukera doan.

Kuota eta ordainketa:

  • 18 urtetik behera: 21€/hilabetean
  • 18 urte edo 18 urtetik gora: 30€/hilabetean
  • Kuotak helbideratze edota transferentzia bitartez ordain daitezke.

Noiz eta non?

  • IKASTURTE OSOAN (urrian hasita). norberak aukeratuko du zein egunetan parte hartu nahi duen, pare bat egunetan egitea gomendatzen den arren.
  • Astearte eta ostegunetan 18:30-19:30
  • Taldearen sorrerarako gutxieneko pertsona kopurua 12koa izango da.

Saioetara eraman beharrekoa:

  • Hidratazioa modu egokian burutzeko, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari  moduan.
  • Esterila bat.

Ikasturteko egutegia: