JFKOZ-aholkularitza

JFKOZ ZERBITZUAREN ESKAINTZA MULTIDIZIPLINARRA

JARDUERA FISIKORAKO ETA KIROLERAKO AHOLKULARITZA  
AHOLKULARITZA EMOZIONALA
ELIKADURA AHOLKULARITZA

Zer da?

JFKOZ zerbitzuaren eskaintza multidiziplinarra Pasaiako Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Orientazio Zerbitzuaren (JFKOZ) hiru arlo profesionalen arteko lankidetzan oinarritutako doako eskaintza da.

Zein dira helburuak?

  • Aholkularitza zerbitzuan erantzun integralagoa lortzea.   
  • Jarduera Fisikorako eta Kirolerako arloko aholkularitzan oinarrituta, orientatzaileak beharrezkoa ikusten duenean, erabiltzaileei ibilbide berri osagarriak eskainiko dizkie: aholkularitza emozionala eta/edo elikadura aholkularitza, arlo horietako profesionalekin harremanetan jarriz eta erabateko lan koordinatua eginez.

Norentzat da?

Hainbat adierazleren arabera, Pasaiako Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Orientazio Zerbitzuko erabiltzegile guztientzat.

Nola antolatzen da?

Ezinbestekoa izango da Pasaiako Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Orientazio Zerbitzuan izena ematea edo zerbitzuko erabiltzailea izatea.

Orientatzailearekin egiten diren elkarrizketetan, hark zerbitzu multidiziplinarraren beharra duten pertsonak identifikatuko ditu, eta bideratzea edo deribazioa martxan jarriko du.

Elkarlanean arituko den talde profesionalak informazioa elkarbanatu eta jarraibideak emango dizkio erabiltzaileari.

JFKOZeko aholkularia: Xabier Rodriguez

AHOLKULARITZA EMOZIONALA: UNEA gune multidisziplinarreko Maialen Viaña

ELIKADURA AHOLKULARITZA: Jesus Apellaniz

Arau orokorrak:

  • JFKOZen parte hartzea
  • Konpromisoa eta atxikimendua adieraztea

Nola parte hartu?

Pasaiako Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Orientazio Zerbitzuan izena eman behar da.

Harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: 634555049
  • Helbide Elektronikoa: aktibatu@pasaia.net