Azalpenak
JABETZE ESKOLA. Zer da?
Hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako tokia da Pasaiako Jabetze Eskola (PJE!), 2013an martxan jarritakoa. Emakumeak euren eskubideen jabe egiteko, haien bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da. Hori lortzeko asmoz, bertako errealitatea ikuspegi feministatik aztertu, eta berau aldatzeko tresnak eskuratzen dituzte. Pasaia eta, oro har, jendarte berdinzaleago, justuago eta indarkeria matxistarik gabeko baterantz urratsak egiteko.
PJE! tresna bat da Pasaiako askotariko adin, jatorri, hizkuntza, bizi ibilbide, sexu-identitateko emakumeak antolatu eta saretzeko. Alde horretatik, urtero, ikastaro eta talde iraunkorrez gain, tailer laburrak ere antolatzen dira, aurrez Pasaiako Udaleko Berdintasun Mahaian partekatzen direnak.
Gainera, herriko emakumeen elkarteek eta taldeek ere lan garrantzitsua egiten dute berdintasunaren alde eta, baita emakumeak ahalduntzen ere, eta hainbat ikastaro eskaintzen dituzte urtero.
Jabetze eskolaren inguruko berriak
Ikastetxeak duela hamarkada bat baino gehiago galdutako espazioak berreskuratu ahal izango ditu
Argitaratze-data: 2025-04-29

Maiatzeko zubian HAZ bulegoek ordutegi aldaketa izango dute
Maiatzaren 1ean eta 2an
Argitaratze-data: 2025-04-29


Azkuene Goian herri-baratze publikoak sortzeko lanei ekingo die Udalak
Maiatzean ekingo zaio ekialdeko faseari
Argitaratze-data: 2025-04-25

Ohiko Udalbatzarraren deialdia
Udaletxeko udalbatzar aretoan, apirilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan
Argitaratze-data: 2025-04-24