Edukira joan

Logotipoa-Izena-Unicef-PuntuMorea

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aurkezpena

Bere portu naturalaren inguruan sortu eta hazi den herria dugu Pasaia, milaka urtez geroztik itsas jarduerari lotuta dagoena. Itsas industriaren eboluzioaren gune nagusietako bat izan da gure herria, ontziola ugarirekin eta nabigatzaile ospetsuekin. Ondare hori guztia, materiala zein immateriala, gaur egunera arte iritsi da, Pasaia euskal itsas ondarearen gune garrantzitsu bihurtuta. Arrantzak, merkataritzak eta ontzigintzak gure industriaren motorraren zati izaten jarraitzen dute, eta, gainera, jarduera horiekin lotutako elementu kultural eta historikoak agerikoagoak dira gaur egun itsas ondare hori berreskuratzearen alde lan egiten duten elkarteen ekimenari esker.

Pasaiako Udalean eta Albaola Euskal Itsas Faktorian urteak daramatzagu Pasaiako kaiaren ondare-balioa berreskuratzeko eta hori nazioartekotzeko lanean. Festibal honen oinarria da badiari berez dagokion lekua itzultzea, ingurunearekin armonian, eta itsas eta kultur ondare materiala eta immateriala sustatuz. Jasangarritasun eta elkartasun balioak zeharka jasotzen dira bi urtean behin ospatzen den festibal honetan.

Pasaiako Itsas Festibalaren ezaugarri nagusia da ondare-balioa duten itsasontzien aldeko apustua. Garrantzia handia ematen diegu parte hartzen duten itsasontzien benetakotasunari, kalitateari eta ondare-balioari; itsaso-ondarea babesteko eta zaintzeko gure modua delako. Gure aurrekoek oinordetzan utzitako lanbide eta teknologien bidez, ulertu eta ondratzen dugu ezagutza hori guztia, galzorian dagoen altxor immaterial hori guztia.

2018an egin zen Festibalaren lehen edizioa, eta arrakasta itzela izan zuen. Bigarren edizioa, 2020rako aurreikusia, ezin izan zen ospatu COVID19aren pandemiaren ondorioz. 2022ko edizioa berriz ere gogoangarria izan zen, itsasontzien parte-hartze handiarekin eta ikusle askorekin programatutako jarduera guztietan.

2024. urterako asmo handiko programa prestatu da, eta espero dugu aurreikuspen guztiak betetzea.

Aplikazio habiaratuak

2018ko edizioa

2018ko EDIZIOA

Informazio gehiago

2022ko edizioa

2022ko EDIZIOA

Informazio gehiago

Aplikazio habiaratuak

2024ko edizioa

2024ko EDIZIOA

Informazio gehiago