HARRERA ON

HARRERA ON EGITASMOA

ZER DA?

Udalerrira iritsi berri diren haurrei eta gazteei harrera egiteko eskolaz kanpoko gunea da, eta haien aldeko aitorpena azaltzeko gunea da. Bertan, jolasaren eta jardueren bitartez, zer gizartetan biziko diren ikasiko dute eta, aldi berean, ezeri uko egin gabe, eta ezer ahaztu gabe, nori bere balioa emango zaio, barnean duen kulturaren eta hizkuntzaren aberastasunagatik.

 

NORENTZAT DA?

Euskal Herritik kanpo etorritako 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat eta gazteentzat da, , Pasaian erroldatuta daudenentzat, edo Pasaian hezkuntza-komunitateren batean ikasketak egiten ari direnentzat.

 

HELBURUAK

Umeek elkarren artean jolas egiteko eta beste haur batzuk ezagutzeko toki bat izatea.
Jardueren bitartez, gazteek elkarrekin ongi pasatzeko eta aisialdirako tokia izatea.
Adingabeak gizarteratzeko erraztasunak ematea,elkarrekin gure kultura barneratzeko, betiere, euren kultura-identitatea errespetatu ondoren.
Agertzea, hizkuntza bizia dela euskara, eta garrantzizkoa dela hitz egitea; komunikaziorako tresna
dela, eta gizarte-harremanetarako tresna dela, eta abar.

 

ETA GAINERA...

Ekimen hau doakoa da, eta udalaren beste ekimen batzuekin osatzeko aukera dago. Gune honetako parte-hartzaile guztiek aukera izango dute haur eta gazte pasaitar gehiago ezagutzeko.

Haiekin batera, beste jarduera batzuez gozatu ahal izango dute, jarduera benetan interesgarriak eta aberasgarriak.

 

Informazio gehiago

TRIPTIKOA [PDF 5,11 Mb]

Euskaraz, Gaztelaniaz, Galegoz, Portugesez eta Arabiarrez

NON EMAN BEHAR DA IZENA?


Toki hauetako batean:
  • Txirrita AEK euskaltegia. Zumalakarregi, 9 ANTXO.  943 525545
  • Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saila. Euskadi etorbidea, 27, behea TRINTXERPE. 943 004320
  • Pasaia-Lezo Lizeoa. Kanposantu bidea, z/g DONIBANE. 943 526850
  • Karmengo Ama Herri ikastetxea. Ulia etorbidea z/g TRINTXERPE. 943 899248
  • La Anunziata ikastetxea. Lorete, 2 DONOSTIA. 943 513050