Edukira joan

Logotipoa-Izena-Unicef-PuntuMorea

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

00-Aurkezpena

Euskararen egoera nolakoa den deskribatzeko garaian, askotan jotzen dugu gure iritzia ematera. Ezagutzarik ez izateak dakar modu subjektiboaren erabilera hori eta horregatik, gero eta garrantzitsuagoa zaigu egoera horren berri emango diguten datuak eskuartean izatea balorazioetan objektibotasuna lortzeko. Hala, datu horien bila ekin nahian, herriko euskararen errealitatea adierazteko funtsezkoa da kalean zenbat euskara erabiltzen den jakitea. Izan ere, soziolinguistika arloko eskarmentuak erakutsia digu erabilera dela hizkuntza baten egoeraren adierazle esanguratsuena eta fidagarriena.

Pasaian egindako kale-neurketaren metodologia Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren Neurketan garaturikoan oinarritua dago.

Kale-neurketan erabiltzen den teknika behaketa zuzena da; hau da, ezertxo ere galdetu gabe, neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen da. Hala, bere helburua praktikan hizkuntza bakoitza erabiltzearen ekintzak zenbateko maiztasun
erreala duen kontrolatzea da. Izan ere, teknika honen abantaila azpimarragarrienetakoa neurtzaileek hiztunaren joera naturala jasotzen dutela litzateke datuen subjektibotasuna saihetsiz eta emaitza fidagarriagoak lortuz.

Landa-lana

Landa-lana behar bezala egiteko, diseinu teknikoaren fasean beharrezkoa da aurrez bi datu zehaztea: ibilbidea eta neurraldiak, hain zuzen ere. Alde batetik, beraz, herriko kalerik jendetsuenak biltzea irizpide nagusitzat hartuz (plaza inguruak, parkeak, geltokiak, salerosketa kaleak, eta abar.) neuru beharrezko kale horiek finkaturiko ibilbidea(k) definitzen d(ir)a. Bestalde, neurketarako egun eta orduak zehaztu behar dira, helburu nagusia herriko biztanle guztiak (potentzialki behintzat) neurtzea izanik. Nolabait ere, hautatutako egun eta orduetan herritar guztiak esatistikoki neurtuak izateko aukera bildu nahi da neurraldien eta ibilbideen diseinuarekin.

Txostenak

Pasaia

GAITASUNAREN BILAKAERA - PASAIA OSOAN ETA BARRUTIKA

 

Aplikazio habiaratuak

Donibane

 

Trintxerpe

 

San Pedro

 

Antxo

 

20-Gaitasun grafikak

GAITASUNA

gaitasuna adin tarteka

GAITASUNAREN BILAKAERA ADINEN ARABERA