Aisa

EUSKARA IKASI!: AISA PROGRAMA

  • 16 urtetik gorakoa bazara, eta Euskadiz kanpotik etorria bazara. 
  • Euskadin bizi, eta euskararekin harremanik izan ez baduzu 
  • Euskal gizartea ezagutu, eta bertako hizkuntza ikasteko lehenengo pausoak eman nahi badituzu.
  • Zure moduko pasaitarrak ezagutu nahi badituzu.

HONA HEMEN ZURE AUKERA!

JO EZAZU BAI PASAIAKO UDALAREN EUSKARA SAILERA (943004330), BAI MIGRAZIO ETA ANIZTASUN ARLORA (943004320). Esango dizugu non eta noiz eman behar duzun izena. 

HABE erakundeak bultzatzen du Aisa programa. HABE Eusko Jaurlaritzako autonomiadun erakundea da, Kultura Sailari atxikia, hain zuzen ere. Aisa ikastaroak immigranteentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira. Pasaiako Udalak, gainera, Euskaditik kanpo datozen, eta gure hizkuntza, kultura eta gizartea ezagutu nahi dituzten espainiarrei ere eskaintzen die joateko aukera. 

Ikastaroetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten gaiak lantzen dira: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) landuko dira, batez ere.  

ANIMATU, IKASI ETA BIZI!