Web edukia bistaratu

2017ko udaberrian udalak gogoeta-prozesu bat abiatu zuen, antolaketa instituzionala berritzeko beharrari buruz, honako printzipio hauen arabera jarduteko: eraginkortasuna eta efizientzia, zeharkakotasuna, denboraren eta baliabideen arrazionalizazioa, gardentasuna, herritarren parte-hartzea, eta toki-politikaren irudia hobetzea herritarren aurrean.

Ildo horri jarraituz, 2017ko urriaren 18an alkateak Udalaren antolakuntza-egituraren barruan kide anitzeko organo osagarri bat sortzeko erabakia hartu zuen, ZUZENDARITZA TALDEA izenekoa.