Ziriza Etxearen Erabilera
Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak eta Oihane Oronoz parte-hartze zinegotziak La Herrera Herrira herri plataformarekin batera aurkeztu du Udalak herrian gauzatuko duen hurrengo parte-hartze prozesua. Pasaiako Udalbatzak 2011ko maiatzaren 18an onartu zuen La Herrerarako ordenazioaren barruan kokatzen da Ziriza etxea, eta eraikin horren erabilera eredua erabakitzea izango da parte hartzearen funtsa.
Helburu gisa herritarrentzako erabilera askotariko eraikina izango da Ziriza, denbora guztian herritar guztiena izan beharko du, eta ez partikularki inorena.
- Abendua eta urtarrila: sozializaziorako dinamika, gizarte-eragile eta herritarrekin batera.
- Otsail eta martxoan zehar: hiru lan saio:
- Ziriza etxea ezagutzea.
- Gernikako Astra ikusteko bisita egitea.
- Lan saioak, nola taldeetan, hala osoko bileran.
- Otsailak 7 : Ziriza etxea
- Otsailak 28 : Astrara bisita eta lan saioa bertan
- Martxoak 14: ondorioak eta prozesuaren itxiera