Zinegotzien Banaketa

Nola egiten da zinegotzien banaketa?

Zenbat zinegotzi ditu Pasaiak?

Hauteskundeetarako araudi orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 179. atalen zehazten da zenbat zinegotzi izango dituen udalerri bakoitzak. Atal horrek honela dio:

179.- 1. Udalerri bakoitzak barruti bat osatzen du, eta eskala honek ezartzen du zenbat zinegotzi dagozkion:

ZINEGOTZIAK
250 egoiliar arte 5
250tik 1.000ra 7
1.001etik 2.000ra 9
2.001etik 5.000ra 11
5.001etik 10.000ra 13
10.001etik 20.000ra 17
20.001etik 50.000ra 21
50.001etik 100.000ra   25

 

Beraz, Pasaiako biztanleen kopurua kontutan izanda, gure herriari 17 zinegotzi dagozkio (Pasaiako biztanleriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen: Demografia)

Nola banatzen dira?

Zinegotzien banaketarako, beste hauteskundeetan egiten den modura, D'Hont Legea erabiltzen da. Laburbilduz hau egiten da:

Zerrenda bakoitzak jaso duen boto-kopurua banatuko diren karguen arabera zatitzen da; alegia, "A" taldeak lortutako botoak lehenik zati 1, ondoren zati 2, ondoren zati 3... 17ra iritsi arte. Talde guztiekin gauza bera egiten da.

Lortzen diren 17 zatidura handienek jasoko dute kargua.

Adibidez, 2023ko udal hauteskundeak:

Taldea
Grupo
Botoak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17
EH-BILDU 2.587 2.587 1.294 862 647 517 431 370 323 287 259 235 216 199 185 172 162 152
EAJ-PNV 1.599 1.599 800 533 400 320 267 228 200 178 160 145 133 123 114 107 100 94
PSE-EE/PSOE 1.318 1.318 659 439 330 264 220 188 165 146 132 120 110 101 94 88 82 78
PP 287 287 144 96 72 57 48 41 36 32 29 26 24 22 21 19 18 17
Ezker anitza-Izquierda Unida (EzAn-IU) 247 247 124 82 62 49 41 35 31 27 25 22 21 19 18 16 15 15
Podemos-Alianza verde 326 326 163 109 82 65 54 47 41 36 33 30 27 25 23 22 20 19