Zer da, eta nola tratatzen da
Zer Da, eta Nola Tratatzen Da
MATERIA ORGANIKOA
Zer da materia organikoa?
- Animalia-jatorriko janarien hondarrak, sukaldatuak zein gordinak.
- Landare-jatorriko janarien hondarrak, sukaldatuak zein gordinak.
- Materia organikoz (janari hondarrez edo landare-olioz, esaterako) zikindutako paperezko oihalak, sukaldeko papera eta paperezko mahai-zapiak, eta mukizapi erabiliak.
- Kafe-hondarrak eta infusio-poltsak.
- Marisko-oskolak, eta fruitu lehorren eta arrautzen azalak.
- Fruituen eta animalien hezurrak, baita arrainenak ere.
- Loreak eta landareak.
- Belarra (kantitate txikian, hobe da autokonposta egitea).
- Txotxak, pospoloak, zerrautsa (kantitate txikian), eta kortxo naturalezko tapoiak.
- Tratatu gabeko egurraren errauts hotza (kantitate txikian).
Usain txarrak saihesteko, kubo marroia etxean den bitartean beti zabalik izatea gomendatzen da. Horri esker, hezetasunak ihes egiten du eta jakiak ez dira usteltzen. Arrain hondarrek usainik bota ez dezaten, sukaldeko paper xurgatzaile zurian biltzea gomendatzen da.
Zer egiten da materia organikoarekin?
Bildutako guztia inausitako adarrekin nahasten da konpostatze plantan eta, tratamendu egokiaren
ondorioz, kalitatezko konposta (landare-lurra) lortzen da. Konpost hori ongarri gisa erabiltzen da
lorezaintzan, nekazaritzan eta arbolazaintzan.
Eta hauekin zer?
- Animalien gorotza, errefusa.
- Kortxo sintetikozko tapoiak, ontzi arinak.
- Konposta ezin daitezkeen pixoihalak, errefusa.
- Zigarro-mutxikinak, errefusa.
- Erratzarekin jasotako hautsa, errefusa.
- Tratatutako egurraren errauts hotza, errefusa.
ONTZI ARINAK
Zer dira ontzi arinak?
- Aluminiozko edo burdinazko edari eta kontserba latak.
- Tetrabrikak.
- Edari eta elikagaien plastikozko botilak.
- Etxea garbitzeko produktuen plastikozko botila eta ontziak.
- Polistireno hedatuzko (porexpana) elikagai-erretiluak.
- Aluminiozko elikagai-erretiluak eta elikagaietarako aluminiozko gainerako materialak.
- Jogurten eta postreen plastikozko ontziak eta haien tapak.
- Beirazko ontzien metalezko tapak.
- Hortzetako pastaren tuboa eta kosmetikako plastikozko ontziak.
- Izoztutako elikagaien poltsak eta, oro har, plastikozko poltsa guztiak, baita plastikozko elikagai-fillmak ere.
- Paper plastifikatua.
- Botilen txapak.
Gomendioak:
- Ontziek leku gutxiago hartzea nahi baduzu, gogoratu tetrabrikak, ur botilak, jogurt poteak eta edari
- latak trinkotzeaz.
- Poteak eta gainerako ontziak garbitzea gomendatzen da, horrela hobeto birziklatuko baitira eta ez dute usain txarrik botako. Pegatinak kentzea ez da beharrezkoa.
Zer egiten da ontzi arinekin?
- Biltzen den guztia mekanikoki bereizten da eta materialaren arabera plastikozko poltsak, hiri altzariak, papera… egiteko erabiltzen dira.
- Burdinazko eta aluminiozko ontziak txapak, giltzak eta metalezko zein aluminiozko objektuak egiteko erabiltzen dira.
- Altzariak, kutxak… egiteko ere erabiltzen dira ontziak.
Eta hauekin zer?
- Erabilitako pintura latak, garbigunera.
- Erabilitako disolbatzaile latak eta botilak, garbigunera.
- Botiken ontziak, farmaziara.
- Plastikozko jostailuak, garbigunera.
PAPERA ETA KARTOIA
Zer da papera eta kartoia?
- Egunkariak, aldizkariak, publizitateko esku-orriak; zuri-beltzean zein koloretan inprimatuak.
- Gutun-azalak, orriak, paper jarraitua eta bulegoko paperezko gainerako materialak.
- Erabili eta botatzeko ostalaritzako paperezko erretiluak, platerak eta edalontziak.
- Zapiak eta mahai-zapi garbiak.
- Kartoizko kutxak.
- Kartoizko arrautz-ontziak, jogurt-ontzien paperezko bilgarriak eta komuneko paperaren kartoizko zilindroak.
- Kartoizko bilgarriak eta babesgarriak.
Zer egiten da paperarekin eta kartoiarekin?
Bildutako guztia papera eta kartoia kudeatzen dituen enpresari saltzen zaio. Bertan, sailkatu ondoren, paper-fabriketara bidaltzen da prentsarako papera, gutun-azalak, orriak, kutxak… egiteko.
Eta hauekin zer?
- Materia ez organikoz zikindutako papera, errefusa.
- Materia organikoz zikindutako paperezko mukizapiak, materia organikoa.
- Plastifikatutako papera, ontzi arinak.
- Klipak eta grapak, errefusa. Kantitate handian, garbigunera.
BEIRA
Zer da beira?
- Kolore guztietako beirazko botilak.
- Kolore guztietako beirazko kontserba-poteak.
- Kosmetika produktuen beirazko ontziak.
- Botila hautsiak.
Zer egiten da beirarekin?
Beira guztia Ecovidrio enpresak biltzen du. Tapoiak eta botila lepoak bereizten dituzte eta baita kalitate
motaren araberako beira-motak ere. Plantan material guztia urtzen dute berriro ontziak egin ahal izateko.
Eta hauekin zer?
- Kortxo naturalezko tapoiak, materia organikoa.
- Kortxo sintetikozko tapoiak, ontzi arinak.
- Beirazko ontzietako metalezko tapak, ontzi arinak.
- Plastikozko tapak eta tapoiak, ontzi arinak.
ERREFUSA
Zer da errefusa?
Gaur egun birziklatzeko zirkuitu berezirik ez duten materialak.
- Zeramikazko eta kristalezko katilu eta plater hautsiak.
- Erratzarekin bildutako hautsa, xurgagailuaren poltsak eta zigarro-mutxikinak.
- Ileak, azkazalak, makillajea kentzeko kotoia, hortzetako haria, depilatzeko argizaria, bizar-aitzurrak, belarriak garbitzeko kotoitxoak, preserbatiboak…
- Birziklatu eta berrerabili ezin daitezkeen pixoihalak, konpresak eta tanpoiak.
- Biberoiak, tetinak, txupeteak eta edoskitze-diskoak.
- Tratatutako egurraren errauts hotza.
- Idazmahaiko material gastatua.
- Animalien gorotzak eta katuentzako lurra.
- Sendaketa-hondarrak, esparatrapuak, gazak eta tiritak.
- Uraren iragazkietako ikatza aktiboa.
- Erabilitako kreditu-txartelak eta supiztekoak.
- Pertxak, kantitate txikian (etxeko erabileran). Kantitate handian, garbigunera.
- Bideo-zintak eta kaseteak.
Eta hauek zer?
- Disolbatzailea eta pintura hondarrak, garbigunera.
- Etxe tresna txikiak, garbigunera.
- Pilak eta metatzaileak, garbigunera edo pilak jasotzeko gunera.
- Tamaina handiko gauzak eta traste zaharrak, garbigunera.
- Goritasun-lanparak, fluoreszenteak eta kontsumo baxuko bonbillak, garbigunera.
- Inausketa-adarrak, garbigunera.
- Olio mineralez, pinturaz edo disolbatzailez zikindutako trapuak, garbigunera.
- Plastikozko jostailuak, garbigunera.
*Oharra:
Pixoihalak eta konpresak egunero jasotzen dira, larunbatetan izan ezik.
Esekitokian utzi behar dira plastikozko poltsa batean.
GAINERAKO MATERIALAK GARBIGUNEA
Pasaian bertan garbigunerik ez dagoenez, ingurukoak erabili ahal izango dira. Gogoratu altzariak udalak jasoko dituela. Altzariak ateratzeko eguna asteazkena da.
Garberako garbigunea
Garberako ibilbidea z/g, Donostia 20017
Posta elektronikoa: garbigunea@sanmarko.net / Telefonoa: 943 10 51 59
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 15:00-20:00.
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Oiartzungo garbigunea
Talaia industriagunea, Oiartzun 20180
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00 eta 15:30-19:00
Larunbata: 10:00-14:00
Sanmarkoko kamioia
Hilabeteko 2. asteazkena: Meipi: 16:00-17:30 · Bizkaia plaza: 17:40-19:30
Hilabeteko 3. astea: Meipi: 09:00-11:00 · Bizkaia plaza: 11:00-13:00
Zer eraman garbigunera?
- Etxeko obra txikien ondorioz sortutako eraikuntza-hondakinak eta hondarrak.
- Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa…
- Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
- Tamaina handiko etxeko tresnak: koltxoiak, sofak, somierrak…
- Metalak eta txatarra.
- Kimaketa eta lorezaintza hondarrak.
- Egurrak: paletak, altzariak, kaxak, oholak…
- Beira laua: kristala…
- Kartoizko bilgarriak.
- Etxeko papera eta kartoia.
- Etxeko ontziak: plastikozkoak, metalezkoak, brickak…
- Beirazko ontziak.
- Ehunak.
- Auto eta motorren pneumatikoak, hagun eta metalezko zatietatik bereiziak. Erabiltzaileko, gehienez, bost unitate eraman daitezke.
- Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
- Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, mikrouhinak…
- Jostailuak.
- Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxietan).
- Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxietan). Kopuru onargarria 25 litrokoa da pertsonako eta hilabeteko.
- Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
- Fluoreszenteak eta lanparak.
- Pilak.
- Inprimagailuetako toner karkasak.
- CDak eta DVDak.
- Etxeko hondakin arriskutsuen hondarrak: pintura-ontziak (itxiak), bernizak, disolbatzaileak, itsasgarriak, fitosanitarioak, aerosolak…