ZAS

ZAS (ZURRUMURRUEN AURKAKO SAREA)

Pasaiako Udalak 2016ko abenduaren 20ko osoko bilkuran aho batez onartu du Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzea.

ZAS izeneko sarea gizartea sentsibilizatzeko estrategia da, eta hainbat instituzio publikok, gizarte eragilek eta banakok partekatzen dute. Estrategia horren bitartez, politika publikoen funtsezko elementuak eta mugimendu herritarren ekintzak bateratzen dira.

Gizarte-eraldaketarako estrategia da, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazismoaren kontrako ikuspegitik. Etorkinen eta errefuxiatuen inguruko oinarririk gabeko zurrumurruak, estereotipo negatiboak eta aurreiritziak izatea eta zabaltzea oztopo dira pertsonen arteko harremanetarako, intolerantziaren aldeko diskurtsoa elikatzen dute eta, gerora, berdintasunik eza, gizarte-zatiketa eta diskriminaziorako haztegi bilakatzen dira. 

Informazio gehiagorako: http://zurrumurrurikez.eus/?lang=eu


PASAIAN ZURRUMURRURIK EZ!