Adinekoentzako egoitzak
Zaharren Egoitza
Adinekoentzako egoitzek arlo guztiak hartzen dituen zerbitzua ematen dute –ostatua, mantenua eta osasun-laguntza-, eta guztia adineko pertsonen premietara egokituta.
PLAZAK
41 Gizartekintza-rekin hitzartuak.
SARTZEKO BALDINTZAK
- 60 urte eginak izatea.
- Eskaera egiten denean, gutxienez 24 hilabetez izatea Gipuzkoan erroldaturik edo, Gipuzkoan jaiotakoa izaki, azken hamar urteetatik gutxienez 24 hilabetetan bertan bizi izana.
- Osasunari dagokionez, ospitaleetan jarraian egon beharrik ez izateko moduan aurkitzea.
- Elkarbizitza modu larrian eragotz dezakeen jokabide-nahasterik ez izatea.
Eskaera behar bezala izapidetzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
1.- Eskabide-orria betea.
2.- Familia-unitateko kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia.
3.- Familia-unitateko kide guztien Errenta Aitorpenaren eta Ondarearen gaineko Zergaren fotokopia; beharturik ez badaude, erretiro-pentsio edo beste edozein errentaren sinestamendua eta ondasun higiezin eta higigarrien zinpeko aitorpena.
4.- Baimena ematea Oinarrizko Gizarte Zerbitzu eta Gizartekintzari datuak egiaztatu edo galdegiteko.
AGIRIAK AURKEZTEKO LEKUA
Udalaren Gizarte Zerbitzuak
Telefono-zenbakia: 943-00 43 20
Bulego-orduak: 10:00etatik 14:00etara.
Helbide elektronikoa: trintx.gizar@pasaia.net
ZERGA ORDENANTZETAN AURREIKUSITAKO TASAK
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Azken berriak
“Lurpeko topoa zerbitzuan sartzea Antxoko gainazala eraldatzeko bultza ere bada”
Zerbitzu berriak trenbide-konexioak hobetzen ditu, eta bidea irekitzen du biaduktua eraisteko eta Gure Zumardia herritarrentzako espazio publiko berri gisa blindatzeko
Argitaratze-data: 2026-07-17
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa, tarteko ebaluazioa
Pasaiako Udalak, legea betez, tarteko ebaluazioa egin du
Argitaratze-data: 2026-07-16
Santiago jaietan egingo den sokamuturraren inguruan zenbait ohar
Donibanen egingo da uztailaren 25ean eta 31n
Argitaratze-data: 2026-07-15
Trafiko aldaketak izango dira herrian Donostiako Klasikoagatik
Txirrindularitza proba hori abuztuaren 1ean izango da eta Antxon eta Donibanen izango du eragina
Argitaratze-data: 2026-07-15
3000 ikusletik gora izan ziren Pasaiako Dantza Festibalaren VIII. edizioan
Programazioaren kalitate artistikoa izan zen jaialdiaren indargune nagusia
Argitaratze-data: 2026-07-15
Udan Oarsoaldeko turismo bulegoek ordutegia zabaldu eta informazio sarea handitu dute
Pasaiako Turismo Bulegoak ordutegi zabalagoa izango du abuztuaren 31ra arte
Argitaratze-data: 2026-07-13
Aldaketak zirkulazioan, aparkalekuetan eta garraio publikoan, Karmengo jaien ondorioz
Udalak neurriak hartu ditu uztailaren 12tik 20ra bitartean mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak ahalbidetzeko
Argitaratze-data: 2026-07-10
Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, saria
Rafa Otero izan da sariduna Pasaian
Argitaratze-data: 2026-07-10
Bi ziklomotor elektriko zozkatuko dituzte gidabaimena euskaraz prestatzen dutenen artean
Parte-hartzeko epea abenduaren 3an amaituko da
Argitaratze-data: 2026-07-09






