WIFI guneak

Wifi Guneak

Kokapenak

  • Donibaneko liburutegia
  • San Pedroko liburutegia
  • Antxoko liburutegia
  • Trintxerpeko liburutegia
  • Udaletxea (Arizabalo etxea)

WIFI zerbitzuaren ezaugarriak

  • Udal WIFIen bidezko Interneterako sarbidea mugagabea eta doakoa da, eta ordenagailu eramangarriekin, telefono mugikorrekin eta wifi-konexioa duten bestelako gailuekin erabil daiteke.
  • Udalak ez die erabiltzaileei ez zerbitzu teknikorik ez laguntzarik emango. Ekipamendu fisikorik ere ez du emango, hala nola, WIFI txartelak, inprimatzeko zerbitzua, ordenagailu eramangarriak edo antzekoak.
  • Gainerako erabiltzaileen eskubideak babestearren, Udalak konexioa edo sarbidea eragotziko die sistema gehiegikeriaz erabiltzen dutenei edo gainerako erabiltzaileen jarduera oztopatzen dutenei. Era berean, konexioa kenduko die gainerako erabiltzaileen trafikoa monitorizatzen saiatzen direnei.
  • Ezingo da Interneterako sarbidea erabili jabetza intelektualaren legeriak babestutako artxiboak edo informazioa deskargatzeko. Halaber, ezingo da erabili eduki xenofobo edo arrazistak, iraingarriak, diskriminatzaileak edo baztertzaileak ikusteko.
  • Ezin da legez kanpoko edo indarrean den ordenamendu juridikoaren aurkako jarduerarik egin.
  • Azkenik, ezin da WIFI bidezko sarbidea erabili spamak edo eskatu gabeko publizitatea bidaltzeko, ohiko jarduera profesionalak egiteko, edo beste era bateko onura ekonomikoa lortzeko helburua duten jardueretarako.
  • Udalak eskubidea izango du, aldez aurretik ohartarazi gabe eta edozein unetan, sarbide-orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta baita zerbitzuak aldatzeko ere. Erabiltzaileek badakite eta onartzen dute edozein unetan zerbitzu hau eten, desaktibatu edo ken daitekeela.

Oraingoz baztertu egin da WIFI zerbitzua kalean ematea.

Pasaiako Udalak arretaz aztertu du bide publikoan wifi zerbitzua eskaintzeko aukera, baina oraingoz ez da egingo, arrazoi hauengatik:

  • Gure udalerriaren egitura geografikoa dela-eta, lau barrutietan sarea jartzeak oso gastu handia dakar.
  • Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorrak irizpide hau ezarri zuen: herri administraziook ezin diegu lehiarik egin telekomunikazio operadoreei. Telekomunikazioetako Merkatuaren Batzordeak 2010eko ekainaren 15eko zirkularrean muga gogorrak jarri zizkien herri administrazioek eskaintzen dituzten Interneterako konexio-zerbitzuei: CMTren erregistroan izena ematea, deskarga-abiadura 256 kb-ra mugatzea, deskarga-denbora mugatzea, publizitatearen bidez finantzatzea…
  • Zailtasun horiek ikusirik (eta horiei erantsi behar zaie telefoniaren merkatuaren eboluzioa, operadoreak prezioak jaisten eta deskarga-gaitasunak handitzen ari diren honetan), Udalak erabaki du oraingoz alde batera uztea bide publikoan wifi zerbitzua emateko proiektua, aipatutako baldintzak aldatu arte.