Victor Hugo etxea
"VICTOR HUGO ETXEA" MUSEOA
Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.
Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu “Victor Hugo, oroimenera bidaia” erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
Hiru solairuetan dauden edozein balkoi jarraitutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.
Pasaiaren erdi-erdian dago, Donibanen alegia. Bizkaia auzoko tximiniatik abiatuta, “toki guztietara daraman kale bakarraren” (Victor Hugo) bigarren arkuan aurki dezakegu. San Pedrotik itsasontziz iritsiz gero, lehenengo pasabidearen amaieran dago. Victor Hugok bigarren aukera hautatu zuen bertara iristeko.