Web edukia bistaratu

Pasaiako turismo-bulegoa

Victor Hugo etxe-museoa egokitze-lanengatik itxita jarraitzen duenez, leku berri batean irekiko da Aste Santutik aurrera Pasaiako turismo bulegoa: Juanba Berasategi Kultur Gunean (Donibane kalea, 1). 

Leku berri eta moderno honetan, Pasaiako turismo-bulegoak erabiltzaile guztiei egokitutako arreta-gune bat, administrazio-gune bat eta atseden hartzeko autozerbitzu-gunea izango ditu.

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

  • 943 341 556 
  • turismoapasaia@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus