Iragarkia - Hasierako onarpena

TRINTXER 2.07 HIE EREMUKO ALDAKETA PUNTUALAREN HASIERAKO ONARPENA

Udalbatzak 2015eko abenduaren 18an egindako batzarrean, ondorengo akordioak hartu zituen besteren artean:

LEHENA.- Hasierako onarpena ematea Pasaiako Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko proiektuari, Trintxer 2.07 HIE eremuko “Trintxer 03: Trintxerpe 2 HE” eta “Trintxer 06: Karmengo Eskola HE” hiri-eremuei dagokienez. Proiektua 2015eko azaroan idatzi zuten Raimundo Mendiburuk eta Teodoro Cachok.

Hasierako onarpena baldintzatuta da: proiektuak udal zerbitzu teknikoek 2015eko azaroaren 18 eta 29an emandako azken txostenetan adierazitakoa jaso beharko du jendeaurrean jarri aurretik.

BIGARRENA.- Etetea, gehienez ere bi urtez, Trintxer 2.07 HIE eremuko “Trintxer 03: Trintxerpe 2 HE” eta “Trintxer 06: Karmengo Eskola HE” hiri-eremuetan era guztietako onarpen, baimen eta lizentziak ematea; aurreikusitako zehaztapenek indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldatzen duten kasuetan.

HIRUGARRENA.- Onartzea ondorengo herritarren parte-hartzerako programa:

a) Jendaurreko saioa, horretarako deialdia udalaren web orrian egin ondoren, proiektuaren edukia ezagutarazteko. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, eta honako hauek hartuko dute parte: Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria, Trintxerpeko alkateordea, Euskadi etorbideko 5. eta 7. zenbakietako etxejabe-elkarteetako ordezkaria eta proiektua idatzi duen arkitektoa.

b) Dibulgaziozko materiala: bertaratutakoei laburpen exekutiboa eta nahikoa dokumentazio tekniko azalduko zaie, proposatutako proiektua ulergarri izan dakien.

2016ko otsailean eta martxoan proiektu berriak aurkeztu eta gero, AASS aldaketaren proiektua egokitu da.

Iragarki honen bitartez, agiria jendaurrean jartzen da hilabete batean. Aditzera ematen da epe horretan espediente osoa udal bulegoetan izango dela, inork begiratu nahi balu, Donibane kaleko 19. zenbakian (8:00-14:00), eta udalaren web orrian (www.pasaia.net). 

Pasaian, 2016ko martxoaren 7an.

ALKATEA

PDF
12,4 MB
MEMORIA
PDF
11,8 MB
PLANOAK