Iragarkia - Behin betiko onarpena

TRINTXER 2.07 HIE EREMUKO ALDAKETA PUNTUALAREN BEHIN BETIKO ONARPENA

Udalbatzak, 2016ko irailaren 27an egindako batzarrean, besteak beste, honako akordio hau hartu du, alde batetara utzita dagokion aktan onartzen den behin betiko testua:


Pasaiako AASS puntualki aldatzeko proiektua izapidetzea, TRINTXER 2.07.07 HIE-ko (2568/1986eko azaroko bertsioa) TRINTXER 2.07 HIE-ko “TRINTXER 03: TRINTXERPE 2 HE” eta “TRINTXER 06: KARMENGO ESKOLA HE” hiri-eremuei dagokienez. Proiektua 2015eko azaroan idatzi zuten Raimundo Mendiburuk eta Teodoro Cachok, eta hasierako onarpena eman zitzaion 2015eko abenduaren 18ko osoko bilkuran. Idazketa-taldeak udal zerbitzu teknikoek azpimarratutako akats guztiak behin zuzenduta, akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko martxoaren 18an.


Ondoren, akordioa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari,  URA Uraren Euskal Agentziari eta  Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzari jakinarazi zitzaien. Egun, Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzak aldeko txostena eman du eta URAk bere txostenean adierazi du legea aldatzeko lur-eremua Agentzi horren eskuduntzatik at geratzen dela. 2016ko apirilaren 5ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari jakinarazi zitzaion akordioa, eta ordutik, hilabete bat baino gehiago pasa denez,  egokitzat jotzen da Pasaiako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala behin-behinekoz onartzea, honako lege hauen arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 83. artikulua; Ingurumen Ebaluazioaren gaineko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; eta 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko prozedura arautzen duena. Dena dela, bere garaian ingurumen organoak txostena egin dezake, baina txosten hori ez da nahitaezkoa. 

Bestaldetik, jendaurrean akordioa hilabete batez iragarrita egon ondoren, epe hori bukatu zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Era berean, jendaurreko saioa egin zen, Udalak deituta, proiektuaren nondik norakoaren berri emateko. Saioa 2016ko apirilaren 14an egin zen, Trintxerpeko Alkateordetzan.

2016ko maiatzaren 31n, behin-behineko onarpena eman zitzaion Pasaiako Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko proiektuari, Trintxer 2.07 HIE eremuko “Trintxer 03: Trintxerpe 2 HE” eta “Trintxer 06: Karmengo Eskola HE” hiri-eremuei dagokienez. 

2016ko uztailaren 13an, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak erabaki zuen Pasaiako Arau Subsidiarioen aldaketaren aldeko iritzia ematea, Trintxer 2.07 HIE eremuko “Trintxer 03: Trintxerpe 2 HE” eta “Trintxer 06: Karmengo Eskola HE” hiri-eremuei dagokienez.  

Aipatutako guztia ikusita, Udalbatzak, bertaratutako zinegotzi guztien adostasunez –Toki Araubidearen Oinarriaren apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2.II) eta 22.2.c) artikuluen arabera, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo absolutua–, eta 2016ko irailaren 21eko Hirigintza eta Ingurumeneko Batzorde Informatiboaren irizpena aztertu ondoren,

ERABAKITZEN DU

LEHENENGOA.-  Behin betiko onarpena eman Pasaiako Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko proiektuari, Trintxer 2.07 HIE eremuko “Trintxer 03: Trintxerpe 2 HE” eta “Trintxer 06: Karmengo Eskola HE” hiri-eremuei dagokienez, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak aldeko txostena egin ondoren, 2016ko uztailaren 13an hartutako erabakiaren bidez.  

BIGARRENA.- HELARAZTEA behar bezala bideratuta, lehen atalean aipatutako arauen aldaketari buruzko ale osatu bat Gipuzkoako  Foru Aldundiko Planeamenduko Erregistrora eta Udal Erregistrora, gordailuan jasotzeko eta inskripzioa emateko, behin betiko udalbatzarreko akordioaren ziurtagiriarekin batera. Halaber, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari behin betiko onarpenaren kopia bidaliko zaio, eta aipatutako arauen aldaketaren ale osatu bat, behar bezala bideratuta. 

HIRUGARRENA.- Behin betiko onarpena eta arauen artikuluen edukia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Aldundiko eta Udaleko erregistroetan aurkeztu eta inskribatu eta gero, eta hala egin dela agertu eta gero. Era berean, Udaleko webean argitaratuko da planeamenduko eduki oso-osoa eta behin betiko onarpenaren akordioa Gipuzkoako lurralde historikoko hedapenik zabalena duen egunkarian argitaratuko da. 

LAUGARRENA.- INDARRIK GABE UZTEA lizentzietarako etena, eta aurrerantzean, lursailak, instalazioak, etxeak eta eraikinak beren sailkapen, kategoria eta kalifikazioari dagokien helbururako erabiliko dira, eta sailkapen, kategoria eta kalifikazio horien ondorioz, adostutako planeamenduaren aldaketari ezartzen zaion hirigintza-araubidea aplikatuko zaie.

BOSGARRENA.- JAKINARAZTEA behin betiko onarpenaren akordioa idazketa-taldeari eta Euskadi Etorbidea, 5 eta 7 zenbakietako eraikinean suak kaltetutakoek osatzen duten Batzordeari, interesdun baitira. Horrez gain, izaera orokorreko administrazio-xedapena denez, ez dagoela helegiterik jartzerik adieraztea, administrazioarekiko auzien errekurtsoa izan ezean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25. artikuluan ezarrita dagoen moduan.

Dokumentua behar bezala diligentziatua Gipuzkoako Foru Aldundian 2016ko urriaren 28an aurkeztu genuen dagokion erregistroan gordetzeko, E.A.E.ko Lurzorua eta Hirigintzaren Legeko 89.3 artikuluari jarraiki.

Pasaian, 2016ko azaroaren 4an

ALKATEA

PDF
16,7 MB
MEMORIA
PDF
76,2 MB
PLANOAK