Ibaiondo skate gunea

Erabilera-arauak eta gomendioak

Instalazio hauek honako zera hauek erabiltzeko diseinatu dira: patinak, monopatina, BMX bizikleta, street boarda eta skooterra.

Beste hauek, berriz, ezin dira erabili: mendiko bizikletak, errepideko bizikletak, motorrak eta motorra duten ibilgailuak.

BMX bizikletek eta scooterrek plastikozko babesgarriak izan behar dituzte eskulekuetan, pedaletan eta pista hondatu dezaketen ataletan.

Errespetatu txandak, begiratu bowlean beste riderrik badagoen, eta itxaron hark erronda bukatu arte, bestela zuen artean talka egiteko arriskua izango duzue.

Kasu egin trebatuenek emandako aholkuei; lesioak saihesten lagunduko dizute.

BABESGARRIAK: Kaskoa eta belaunetakoak derrigorrez erabili behar dira. Komeni da ukondo-babesak eta zango-babesak ere erabiltzea.

Moduluetan eta copingetan ezin dira argizaria, xaboia eta bestelako substantziak erabili.

Segurtasun-arrazoiengatik, pista barruan erabiltzaileak eta begiraleak bakarrik egon daitezke.

Instalazioa erabiltzeko ordutegia: egunero goizeko 9:00etatik gaueko 22:00ak arte.

Erabiltzaile guztiek jakin behar dute instalazio hauen erabilerak arriskua dakarrela berekin, eta arrisku hori euren gain hartu behar dutela. Udalak ez ditu bere gain hartuko kirol hau praktikatzean gertatzen diren istripuak eta sortzen diren lesioak.