Santa Isabel gaztelua
"Santa Isabel" Gaztelua
Santa Isabel gaztelua Pasai Donibanen dago. 1621ean eraiki zen gotorlekua, Pasaiako portua babesteko.
Santa Isabel gotorlekua eraikitzen hasi zenean, lursail berean errota zaharra (Churrutella-errota) zegoen. Hori 1450ean eraiki zuten Hondarribiako udalerriak utzitako lursailean. Gaur egun hondarrak besterik ez dira geratzen. Karlos I.a enperadorearen aginduz eraiki zen gaztelua, portua atzerriko guda-itsasontzietatik edo pirata-itsasontzietatik babesteko, herritik hurbil mugitzen baitziren. Halaber, berak agindu zuen orain dela gutxira arte San Pedron izan den dorrea eraikitzeko. Lehenengo hori altxa zen eta Santa Isabel gaztelua Felipe IV.aren garaian amaitu zen. Gazteluak kanoiak zituen portuaren bokalerantz begira eta portuaren muga zeharkatzera ausartzen ziren inbaditzaileak mehatxatzen zituen.
Suek oso ondo defendatu eta bideratzen zuten portuaren sarrera, baina ezin zituzten babestu bertan gorde nahi izaten zuten itsasontziak, bertaraino jarrai baitziezaieketen, Arando Handiak (Pasai Donibanen) eta Arando Txikiak (San Pedron) artilleriaren erasotik babestu ahal zituzten arte.
Santa Isabelen gotorlekua ia ezin zitekeen eraso itsasoz; baina lehorreko edozein erasotatik ezin zuen ezerk defendatu, nahiz eta erasoa txikia izan. Hala, 1638an, Conde printzearen tropak Jaizkibel menditik jaitsi eta Santa Isabel gaztelua oso erraz menderatu zuten.
Gotorlekuak bere zereginak egiteari 1867an utzi zion. Porturako sarreraren ubidea hobetzeko, XX. mendearen lehenengo erdian egindako lanetan artilleriako plataforma suntsitu zuten, eta gotorlekuari elementu nagusia kendu zioten.
Santa Isabel gazteluaren edo gotorlekuaren zenbait hondar ondo kontserbatu da eta mendiaren kontra moztuta ageri dira; are gehiago, zimenduak arrokan murgilduta daude. Gotorleku-itxura galdu du eta gaur horma sendoak besterik ez daude. Hareharri-silarrizkoak dira. Gutxi gorabehera bi metroko zabalera dute. Gainera, dorre isolaturen bat ere ageri da. Hormak erabat itsuak dira eta toki batzuetan, oso altuak. Gotorlekuaren barruan etxebizitza partikularra eraiki da.