Web edukia bistaratu

EMAKUME KORRIKALARI TALDEA

Zer da?

Emakumeek elkarrekin korrika egiteko taldea da.

Zein dira helburuak?

  • Emakumeak jarduera fisikoan eta kirol arloan ahalduntzeko, eta emakumeen osasuna hobetzeko espazioa izango da.
  • Sareetan beste emakume batzuekin batera, norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak partekatzea.
  • Emakumeen autonomia, konfiantza eta bizitzak hobetzeko bide izatea taldea.

Norentzat da?

Edonorentzat. Ez duzu korrika egiteko ohiturarik izan beharrik. Gaitasuna, nahia eta gogoa badituzu, animatu!

Nola antolatzen da?

  1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zerbitzuarekin edota Pasaiako Jabetze Eskolarekin harremanetan jarri.
  2. Izena eman ZU! Zerbitzuan edota orientazio zerbitzuko telefonoan: 634555049. Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net)
  3. Ekin!

Noiz eta non?

IKASTURTE OSOAN (urrian hasita). norberak aukeratuko du zein egunetan parte hartu nahi duen, pare bat egunetan egitea gomendatzen den arren.

  • Astearteetan 19:00etatik 20:00etara Ibaiondo pilotalekuan
  • Asteazkenetan 11:00etatik 12:00etara Ibaiondo pilotalekuan
  • Ostegunetan 19:00etatik 20:00etara San Pedroko udal gimnasioan

Saioetara eraman beharrekoa:

  • Musukoa. Arropa eta oinetako erosoak, kirola praktikatzekoak alegia.
  • Hidratazioa modu egokian burutzeko, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari moduan.
  • Esterila bat.

COVID protokoloa

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da espazio itxietan.
  • Bertaratzen direnentzako gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da.
  • Materiala garbitzeko desinfektatzailea izango da bertan (erabiltzen den aldiro garbituko da).