Oarsoaldeko Puntu Ilunak
Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldeako Laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Oarsoaldean emakumeentzat egon daitezkeen puntu ilunak identifikatzeko parte hartzeko prozesua jarriko da martxan.
ZER DA PUNTU ILUNEN DIAGNOSTIKOA?
Kaleen eta herrien antolakuntza neutrorik ez dagoela onarritzat harturik, emakumeen ikuspuntua kontuan izanda, puntu ilunak identifikatu nahi dira, eta horretarako, gure herrietan arriskutsuak izan daitezkeen guneak, eta arriskuaren sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen gune eta tokiak identifikatuko dira.
Identifikatzeaz gain, horiek desagerrarazteko edo konpontzeko proposamenak egitea da diagnostikoaren helburua.
NOLA EGINGO DA?
Herrietan lantaldeak jarriko dira martxan. Herrien populazioa kontuan izanik, Errenterian hiru talde, Pasaian talde bi, eta Lezon eta Oiartzunen talde bana sortuko dira, eta bakoitzarekin bi ordu inguruko bi saio egingo dira. Lehenengo kasu bietan lantalde bakoitzak auzo batzuk landuko ditu.
NORK HARTU DEZAKE PARTE TALDEETAN?
Emakume guztientzako lantaldeak. Herrian bizi direnek edo herriko kaleak erabiltzen dituzten emakumeek har dezakete parte. Bai banaka, bai elkarteetako partaide modura, adin guztietakoak eta ezagupen eta esperientzia ugari duten emakumeei emango zaie ongietorria.
NOIZ ETA NON IZANGO DIRA LANTALDEAK?
ANTXON
- Eguna: azaroaren 12an, osteguna.
- Azaroaren 26an, osteguna.
- Tokia: Antxoko Azokan, 9. gelan
- Ordutegia: 17:30-19:30
TRINTXERPE
- Eguna: azaroaren 5ean, osteguna.
- Abenduaren 3an, osteguna.
- Tokia: Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Ordutegia: 17:00-19:00
ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?
Lantaldea egingo den egunean etorri.