Puntu ilunak: Agiria eta inkesta
Puntu ilunak: Agiria eta inkesta
Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalaren kolaborazioarekin, Oarsoaldean emakumeentzat egon daitezkeen puntu ilunak idendifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri da martxan.
Orri honen beheko aldean diagnostikoaren agiria aurkituko duzu.
PARTE HARTZEKO ERA BAT
Lantaldeez gain informazioa jasotzeko tresna birtuala ere jarri dugu martxan. Honenbestez, lantaldeetan parte hartzen duzuenok zein beste guztiok zuen ekarpenak egiteko aukera hemen duzue.
Zure auzoan, zure eguneroko ibilbidean puntu ilunak topatzen badituzu, edo toki batzuetatik pasatzea saihestu egiten baduzu eskertuko genizuke horien inguruko informazioa guri helaraztea berdintasuna@pasaia.net helbidera. Horretarako hurrengo inkesta betetzera gonbidatzen zaitugu edo zure iritzia modu batean edo bestean bidaltzea.