Portzelanen erret fabrika

Portzelanen Erret Fabrika

Bizkaia auzoan gaur egun tximinia altu bat dago, joan den mendearen amaieran toki horretan bertan izan zen portzelana-fabrikaren hondar.

Limoges portzelana fabrikatzeko gune garrantzitsua zen eta Etienne Baignol bertatik iritsi zen Pasaiako Udalari enpresa bat sortzeko baimena eskatuz. Hori 1851ko uztailaren 19an gertatu zen. Udalak baimena eman zion, baina baldintza bat ere jarri zion: "kanpotarrak baino lehen derrigorrez herriko langileak hartu behar zituen, betiere bigarrenek, hau da, herrikoek, lehentasuna izan behar baitute".

Normala zen Limogesekoak zenbait artisau ekartzea espezializazio-lanak egiteko. Horrenbestez, langileen artean Frantziako langileen izenak ageri dira udalaren dokumenturen batean. Lantegia instalatzeko Arizabalo jauregia aukeratu zuten, baita alboko lursailen bat ere.

Arizabalo jauregian oreak egiten ziren eta modelatzeko lantegia zegoen. Fabrikaren aztarna bat adreiluzko tximinia da, jauregi horretatik hurbil aurki dezakeguna. Ondoko lursailetan lehortegiak eta labeak omen zeuden. Hala, zeramika noblea gauzatzeari jarraipena eman zitzaion: Karlos III.aren agindupean Alcoran eta Real Fábrica China de Buen Retiro (Madril) izenekoan hasi, eta jarraipena izan zuen Pasai Donibaneko toki honetan.

Lehenengo etapan, tipologia inperialekoa zen zeramika fina. Geroago, apaingarri isabeldarrak erabili ziren. Haietan, ospe handiko erretratuak egin ziren. Horiek guztiek konbinazio kromatiko ederrak zituzten, eta apaingarri ugari. Oraindik jabeek gustuko dituzte. Enpresak zenbait gorabehera izan zituen, euskal eta frantses kapitalisten esku gelditu zen arte. Foussade eta azkenean Manuel Cámara jauna eta Ignacio Garbizu jauna enpresaren buru egin ziren. 1915ean itxi zen. Bien bitartean, zeramika fineko fabrika honek Pasai Donibaneren izena nazioko eta nazioarteko merkatuetara eraman zuen. Pasai Donibaneko familia askok portzelana-fabrika horretako elementuak gordetzen dituzte.