Portada erromanikoa eta gotikoa

Portada Erromanikoa eta Gotikoa

Egungo Pasai San Pedroko kanposantuan udalerriaren ondare-hondar historiko zaharrenak kontserbatzen dira. Jatorrizko eliza izan zenaren kanpoko itxituren hormak ikus daitezke bertan. Donostiako artzapez-barrutiaren mende zegoen eta 1450-1460 bitartean egin zen. XVIII. mendearen lehenengo erdian suntsitu zuten.

 

 

 

 

Portada gotikoa ere badu, kanposantura sartzeko. Arku zorrotzaren sarbideak hiru arkibolta ditu. Barruko bi arkuetako giltzarrietan erliebean egindako xehetasunak zeuden eta bat desagertu egin da. Portada hareharri-silarrizko horman sartuta dago eta irregular samarra da.

Barruan azpimarratzekoa da Joaquin Ferrer astronomo eta geografoaren omenez egindako kapera. Bere ondorengoek egin zuten 1865ean.