"Platain" Etxea
Platain etxeak eta berari erantsitakoak estalkia partekatzen dute. Itxuraz, XVI. mendeko eraikina da Platain etxea eta silarriz eta adreiluz egina dago. Harri landuzko teilatu-hegal interesgarria du eta galeria batek alboko lorategira eramaten du. Ondoko etxea XVIII. mendekoa da; silarrizko fatxada du eta teilatu-hegal eta balkoi interesgarriak. Orube sakon eta estuko horma bitarteko eraikuntzen adibide arrunta da.
Platain etxea, alboko beste biekin batera, iparralderago zeudenetatik bereizia zegoen eta itsasbehera zegoenean bakarrik irits zitekeen bertara.
1546an, alkateak eta Hondarribiako Erregimentuak etxeen eta Bizkaia etxearen artean bidea egiteko agindu zieten hiru eraikinen jabeei, eta bideak erabilgarria izan behar zuen itsasgoran ere .
Horietako bat, agian Juan Villaviciosarena, plazaren muturrean zegoen eta gero Colegialenea izena jarri zitzaion, bertan ikasleren bat bizi baitzen. Fatxadan armarria du. Ziur asko, Platain etxearen aurrietatik atera zuten. Heroi legendarioa izan zen Platain, Villaviciosatarren eta Arizabalotarren senitartekoa, hain zuzen ere.
Platain pertsonaia legendarioa zen eta herriaren erroak gogorarazten ditu. Oso gutxi dakigu berari buruz.