Piraguak
Donibaneko kiroldegian piraguen gordelekua eta alokairua
Piraguen gordelekua
Pasaia eta itsasoaren arteko harremana estua izan da betidanik eta, udalak herritarren eskura jarri dituen azpiegitura berrien bitartez, harreman hori geroz eta estuagoa izatea bultzatu nahi da udaleko Kirol Sailetik.
Piragua zaleentzat zerbitzu berri bat eskainiko da, itsasotik oso gertu dagoen gordelekuan. Norberak bere piragua gorde dezake udal instalazioan tasa baten truke:
Bazkideak direnek, bazkidetza txartelaz gain, urteko 80 euro ordaindu beharko dute. Horren truke, instalazioa irekita dagoen ordutegian aldagelak erabili ahal izango dituzte. Gainera, udan egingo diren egokitzapenen ondoren, gimnasioa eta eremu termo-ludikoa ere erabili ahal izango dituzte.
Bazkideak ez direnek, berriz, 150 euro ordaindu beharko dute urteko, eta soilik piragua gordetzeko aukera izango dute.
Txartel elektronikoa eta sarbideak.
Erabiltzaile bakoitzari txartel elektroniko bat esleituko zaio. Bazkidetza motaren arabera, sarbideak mugatuak izango dira. Dena dela, erabiltzaile guztiek, gutxienez, gordetegian sartzeko aukera eta lehorretik uretara joateko pantalaneko sarbidea izango dute.
Eskaerak.
Eskaerak Donibaneko Kiroldegian bertan egin daitezke. Telefonoa: 943345371 kiroldegia@hotmail.com. 40 piraguentzako lekua dago. Hortaz, eskaerak jaso ondoren, ordainketaren hurrenkera errespetatuko da plazak esleitzeko. Behar izanez gero, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta Udalak aztertuko du piraguak gordetzeko plaza kopurua handitzeko aukera. Erabiltzaileek erabilera araudia betetzeko konpromisoa sinatu beharko dute.
Piraguen alokairu zerbitzua.
Udalak baita ere piraguak alokatzeko zerbitzua jarriko du martxan, herritarrek, modu partikularrean, orduka alokatu dezaten. Zerbitzu hau erabiltzeko, Kiroldegiko telefonora deitu behar da: 943345371.
Talkiak
Talkieak kiroldegiaren harreran eskatu beharko dituzte, eta horien erabilera guztiz doakoa da.
Itsas banda VHF bandaren domeinukoa da (Very High Frecuence), eta FM gisa lan egiten du. Frekuentzia-tartea honako hau da: 156 MHz eta 158 MHz bitarte; eguraldi txarrak ez dio gehiegi eragiten, eta ez du gaitasunik lurretik zabaltzeko errebote atmosferikoagatik; hori dela eta, itsas-bandako walkie talkieak gailu ezin hobeak dira profesionalen nahiz amateurren itsas-komunikazioetarako.
Gainera, transmisore horiek itsas-ekipoetarako bereziki diseinatutako osagaiekin egindakoak dira, eta komunikazioetan segurtasun osoa eskaintzen dute.
Talkiek flotagarritasuna dute, hondoratu ez daitezen eta alerta-dei bat egiteko aukera izan dadin. Jakina, guztiz estankoak dira.
Ezbeharren bat izanez gero, erabiltzaileek 16. kanalarekin jarri behar dute harremanetan. VHFko 16. kanala irrati bidezko itsas-komunikazioko kanala da, VHFko 156,9 MHz-an dabilena. Itsas-sorospen eta -segurtasunerako mundu-mailako sistemak (SMSSM) ezartzen du kanal hori mundu guztian sorospenerako, larrialdietarako, segurtasunerako eta deietarako bakarrik erabiliko dela. Horren irismena milia gutxi batzuetakoa da, baina badu baliokidea uhin-ertaineko (MF) 2.182 KHz frekuentzian, eta horrek irismen handiagoa du.
Informazio gehiago:
Helbidea: Donibaneko kiroldegia
Telefono-zenbakia: 943 340423.
Helbide elektronikoa: donibane@bpxport.es
Jabea: udala
Kudeatzailea: BPXport
Prezioa: KONTSULTA ITZAZU KIROL ZERBITZUEN INDARREKO TASAK
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 22:30era.
Larunbatetan: 8:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara