Pietatea

Pietatea

Pietatea Pasai Donibanen dago. Oinplano angeluzuzena du eta silarrizko hiru hormek mugatzen dute. Estalkiak bi isurialde ditu eta guztien artean, frontoia eratzen dute. Aurrealdean harrizko bi zutabe daude, fuste biribila dute eta kapitel manieristak oso ederrak dira. Zutabeen artean burdinezko hesi xumea dago eta barruan, aldarea eta irudi bat. Irudian gurutzea eta Pietateko ama birjinaren irudia daude. Herri-errenazentista dela esan daiteke.

Lehen, harrian bertan zulatua zegoen eta harrizko gurutze altua besterik ez zuen. Harriaren oinarrian idazkun latindarra zuen. Gurutzea XV. mendekoa da eta botoien apaindura tipikoa da.

1580an, handitu egin nahi izan zuten, eta idazkundun harria desegin zuten.

Obra zabaldu ostean, jatorrizko gurutzeari eusteko harrizko aldaera egin eta idazkuna gaztelaniara itzuli zuten. Zizela erabiliz, alboetan eta burdinezko plakan kopiatu zuten. Bertan, Orreagako bataila oroitzen da, Baskoiek Karlomagnoren tropak gailendu zituztenekoa.

 

 

Pietatearen irudia gurutzean landua dago eta bere parean ainguratzen zuten itsasontzietako marinelek igandeko meza entzuten zuten. Hala egiten zen jada XVII. mendetik.

Antzinatik (XVI. mendea) pasaitarrek toki horretan omenaldia egiten zuten eta alaitzeko bertako instrumentuak (txistua eta danbolina) erabiltzen zituzten.