Edukira joan

Logotipoa-Izena-Unicef-PuntuMorea

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Kartela eta testua


 

2024/2025 ikasturterako izen-ematea irekia dute Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiak eta Trintxerpeko Udal Euskaltegiak. Euskaltegiek 16 urtetik gorakoentzako ohiko ikastaroak nahiz ikastaro bereziak (mintzamena lantzekoak, merkatarientzako ikastaroak edota euskara online ikasteko ikastaroak...) eskaintzen jarraituko dute.

Gainera, euskara ikastea pasaitar guztien eskubidea izatea nahi du Pasaiako Udalak eta matrikula ordaintzeko erraztasunak emango dizkie pasaitarrei.

Batetik, Pasaiako Udalak Pasaian erroldatuta dauden langabetuentzat 5 orduko DOAKO ikastaro trinkoak eskaintzen ditu, langabetuek euskaraz agudo ikas dezaten diseinatuak.

Halaber, ikastaro-mota eta ikaslearen abiapuntua edo maila edozein dela ere, langabetuek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenek eta Giza Larrialdietarako Laguntza jasotzen dutenek matrikularen % 20 bakarrik ordaindu beharko dute ikasturte hasieran. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, Udalak kopuru hori ere itzuliko die ikasturte amaieran.

Bestetik, dirulaguntza eta baldintza berberak izango dituzte oraindik euskara ulertu ere egiten ez duten eta A0A0 edo A1A0 mailan izena ematen duten pasaitarrek, baita 16-30 urte bitarteko gazteek ere.

Beraz, Pasaiako Udalak eskainitako laguntzak baliatzera animatzen ditu herritarrak, eta euskaltegietara gerturatzeko gonbidapena egiten die; herriko euskaltegietan norberari hobekien egokitzen zaion ikastaroa hautatzeko laguntza izango baitute herritarrek.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, GERTURATU EDO DEITU PASAIAKO ZURE EUSKALTEGI HURBILENERA

Aplikazio habiaratuak

Pasaiako Udal Euskaltegia


Udal Euskaltegia
Euskadi Etorbidea, 61 - Trintxerpe
T. 943 00 43 40
euskal@pasaia.net

Txirrita euskaltegia


Txirrita Euskaltegia
Zumalakarregi, 9 - Antxo
T. 943 52 55 45
pasaia@aek.eus

Bideoa