Pasaiako euskararen plan estrategikoa prestatzeko barrutietako bilera egunak zehaztu dira
Bilera Egutegia
Barruti bakoitzean lantalde bat osatuko da. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte eta, gainera, aurretik “antolatuta” dauden eragile guztiengana joanak gara, eta parte hartzeko gonbita zuzenean egin diegu. Barrutietako lantalde horiez gain, merkatariekin eta gazteekin beste lantalde bana ere antolatuko da.
Hauexek dira barrutietan bilerak egiteko zehaztutako egunak:
Donibane | Trintxerpe | Antxo | San Pedro | Merkatariak | |
Lehen bilera Balorazioa |
Martxoak 15 | Martxoak 17 | Martxoak 22 | Martxoak 23 | Martxoak 23 |
Bigarren bilera | Apirilak 5 | Apirilak 7 | Apirilak 12 | Apirilak 13 | Apirilak 13 |
Non | Udaletxean | Alkateordetzan | Kultur etxean | Udal Aretoan | Trintxerpeko Alkateordetzan |
Ordutegia | 19:00-21:00 | 19:00-21:00 | 19:00-21:00 | 19:00-21:00 | 14:30-16:30 |
Gazteak: martxoan eta apirilean zehar prozesu berezi bat landuko da gazteekin.
Herritar guztien parte-hartzea beharrezkoa da, plana garatzeko garaian ikuspegi ezberdinak kontuan eduki ahal izateko.
Animatu parte hartzera!