Azalpen orokorrak
Pasaiako Udalak, duela hamarkada batzuetatik hona gertatzen ari den narriadura urbanistikoari eta eraikuntzen narriadurari aurre egiteko asmoarekin, apustu sendoa egin du udalerriko bizitegi-eremu behartsuenak berroneratzeko, birgaitzeko eta kudeatzeko. Horren fruitu da PASAIA BERRITZEN proiektua, pasaitarren bizitza hobetzeko helburuarekin sortu dena.
Pasaia Berritzen egitasmoaren helburua da esku hartuko den eremuen BERRONERATZE INTEGRALA lortzea, etxebizitza-parke zaharkitua leheneratzetik hasi eta hiri-ingurunea eraldatu eta haren eguneraketa funtzionalera.
Udalak dokumentu juridiko eta tekniko bat osatu du, egin beharreko jarduerak zehazten dituena: Poblado, Salinas eta Andonaegi bizitegirako hiri-eremuak Berroneratu, Birgaitu eta Kudeatzeko Plan Berezia (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko otsailaren 6an argitaratua). Plan hori idazteko garaian, herritar guztiei irekitako informazio eta parte-hartze prozesu bat egin zen, eta haien kezka eta ekarpenak jaso ziren.
PASAIA BERRITZEN Andonaegin abiatu da, Udalak Eusko Jaurlaritzatik jaso duen 8 milioi euroko dirulaguntzari esker. Herritarrei emango zaizkien laguntzen programazioa egiteko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin batera zehaztuko den plangintza hartuko da kontuan.
Andoanegiko BERRONERATZE INTEGRALAREN kostuak aise gainditzen du Udal honen eta etxebizitzen jabe partikularren finantza-ahalmena, eta, beraz, lanak hasi ahal izateko, 8 milioi euro horiek erabiliko dira, honako jarduketa hauetarako:
- Eraikinetan hobekuntza-obrak egitea erabakitzen duten jabe-erkidegoen ERAIKINAK BIRGAITZEA.
- PASAIA BERRITZEN hurbileko kudeaketako bulegoa, interesa duten pertsona guztiei arreta eta informazioa emateko leihatila izango dena, eta bizilagunen erkidegoei birgaitze-obren izapideak eta kudeaketa erraztuko dizkiena; hau da: jabekideen erkidegoei lagunduko die Pasaia Berritzen-en baitan egiten dituzten obren kudeaketan, kasu bakoitzean bizilagunen errealitate sozioekonomikoa aztertuz, lizentziak eta bestelako dokumentazioa izapidetzen lagunduz, eta dagozkion laguntza ekonomikoen eskaerak egiten lagunduz. Pasaia Berritzen egitasmora batzea erabakitzen duten jabekideen erkidegoek (jakina, ez da derrigorrezkoa) obrak egiteko erabakia hartu beharko dute.
Oro har, Eusko Jaurlaritzaren laguntza hauei esker, jabekideen erkidegoek beren eraikinetan obrak egin ditzaten sustatu nahi da:
- Irisgarritasuna hobetzea, bizilagun guztiak beren etxeetara iritsi ahal izateko kaleko kotatik maila bakar bat igo behar izan gabe.
- Eraikinaren eraginkortasun- eta kalifikazio-energetikoa hobetzea.
Udalak hiri-inguruneetan hobekuntza-lanak egingo ditu, SEGURUAGOAK, FUNTZIONALAGOAK ETA IRISGARRIAGOAK izan daitezen, bideak berriz diseinatuz, espaloiak zabalduz, aparkalekuak antolatuz, oinezkoen iragazkortasun handiena bermatuz, eta espazio publikoa kualitatiboki hobetuz.
PASAIA BERRITZEN BULEGOA
- Kokapena: Andonaegi Jauregiko guardaetxea, Euskadi etorbidea, 25T, Trintxerpe, 20110, Pasaia.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, eta asteazkenean ere 15:00etatik 17:30era.
- Posta elektronikoa: pasaiaberritzen@pasaia.net
- Telefonoa eta/edo Whatsapp: 943 004 305
Azken berriak

Gure Zumardia irudikatzeko saio irekia herritar eta eragile guztientzat
Abenduaren 11n, 18:30ean Antxoko elizan
Argitaratze-data: 2024-12-04

Azaroaren 7an
Argitaratze-data: 2024-11-07

Andonaegin Hiri-Berroneratzea gauzatzeko jabe erkidegoarentzat dirulaguntzen banaketa
Udalbatzaren 2024ko martxoaren 21eko erabakia
Argitaratze-data: 2024-05-03

Andonaegin Hiri-Berroneratzea gauzatzeko jabe erkidegoarentzat dirulaguntzen banaketa
Udalbatzaren 2023ko urriaren 31ko erabakia
Argitaratze-data: 2023-11-08

Jabekideen erkidegoek programan sartzeko akordioa aurkeztu beharko dute 10 eguneko epean (2023ko azaroaren 21era arte)
Argitaratze-data: 2023-11-07