Pasaia 2030

​​​​​​​

Pasaia 2030

Herri bizigarria, jasangarria eta kohesionatua

Garapen jasangarria gaurko eta biharko belaunaldien arteko zubia da.

Agenda 2030 Nazio Batuen egitasmoa da, garapen jasangarriaren aldeko mundu mailako plana biltzen duena. Guztira 17 helburu ditu, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arteko oreka bermatzen dutenak.

Euskal Herrian 18. helburua gehitu zaio, Hizkuntza eta kultura aniztasuna, komunitatearen garapenean hizkuntzek duten garrantzia aintzat hartuz.
 
Agenda 2030: 1. helburua
Agenda 2030: 2. helburua
Agenda 2030: 3. helburua
Agenda 2030: 4. helburua
Agenda 2030: 5. helburua
Agenda 2030: 6. helburua
Agenda 2030: 7. helburua
Agenda 2030: 8. helburua
Agenda 2030: 9. helburua
Agenda 2030: 10. helburua
Agenda 2030: 11. helburua
Agenda 2030: 12. helburua
Agenda 2030: 13. helburua
Agenda 2030: 14. helburua
Agenda 2030: 15. helburua
Agenda 2030: 16. helburua
Agenda 2030: 17. helburua
Agenda 2030: 18. helburua

1. Zer da Pasaia 2030 Plana?

Pertsonak erdigunean jarrita, Pasaia bizigarri eta jasangarri baterantz.

Pasaia 2030 Pasaiako Udalaren plangintza estrategikoa da, 2030. urterako herri jasangarri eta bidezko baterantz aurrera egiteko helburua duena. Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta dago eta Udalaren zein herritarren ekintza zehatzak biltzen ditu.

  • 17+1 GJH - 2030 Agendak zehazten dituen 17+1 Garapen Jasangarriko Helburu guztietan eragiten da Pasaia 2030 Planaren bitartez.
  • 8 Ildo Estrategiko - 2030era begirako helburu nagusiak.
  • 28 Programa - Helburu zehatzak dituzten esku-hartze eremuak.
  • 63 Helmuga - Agenda 2030ak ezartzen dituen 169 helmugetatik 63tan laguntzen du Pasaiako Planak.
  • 138 Ekintza - Ekimen edo proiektu zehatzak.
  • 43 Adierazle - Aginte koadro estrategikoa osatzen dutenak.
 
Jarraian, Plan Estrategikoa osatzen duten 138 ekintzen banaketa zehazten da, Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera.

Plan Estrategikoaren ekintzen banaketa (grafikoa)

Zer nolako Pasaia imajinatzen dugu 2030. urtean?

Herri kohesionatua

2030ean, Pasaia nortasun askotariko lau barrutik osatutako herri kohesionatu bat da. Barrutien arteko harremanak estuagoak dira, eta ekipamenduak, espazioak eta zerbitzuak modu partekatuan erabiltzen dira.

Herri modura lotura hori sendotzen dute jai eta sinbologia amankomunek, eta bereziki mugikortasun jasangarriak, motor bidezko mugikortasunaren murrizketak komunitatearen arteko harremanak erraztu dituelako.

Komunitate inklusiboak eta pertsonak erdigunean

Pasaiak pertsonak jarri ditu erdigunean, eta horri esker sortu dira nortasun propioa duten komunitate inklusiboak.

Bizilagunen, auzotarren eta elkarteen arteko harremanak honelakoak dira:

  • errespetuzkoak,
  • zaintzan oinarrituak,
  • ingurumenarekiko arduratsuak.

Horrela, askotariko esparruetan erantzukizun partekatua sendotu da, eta herritarren ongizatea bihurtu da erabaki politikoen eta eguneroko jardunen oinarri.

Pasaia bizigarria: portua eta herria elkarlanean

Portua eta udalerria harmonian bizi dira, badia eta portua osatzen duten udalerrien arteko harreman-esparru sendoari esker. Horri esker, Pasaia bizigarriagoa bihurtu da:

  • badia herritarrentzat ireki da,
  • eremu atseginak eta irisgarriak sortu dira,
  • eta ekologiarekin, kultur ondarearekin eta herritarren behar sozialekin uztartu da garapena.

Ekonomia askotarikoa eta jasangarria

Pasaia ekonomia anitzeko herria da. Garapen turistikoak herritarren ongizatea lehenesten du, eta turismo jasangarri eta aktiboa sustatzen da. Era berean, itsasoarekin lotutako ekonomia indartu da, eta “ekonomia urdinaren” aldeko apustu argia egin da:

  • industria,
  • kultur ondarea,
  • eta enplegua bultzatuz eta sendotuz.

Gobernantza irekia eta balioetan oinarritua

Aurreko guztia bermatzeko, Udalak balioetan oinarritutako gobernantza irekia bultzatzen du:

  • hizkuntza,
  • berdintasuna,
  • ekologia bezalako printzipioak ardatz hartuta.

Horretarako, beharrezkoa da barneko koordinazio eraginkorra, eta herritarrei zuzendutako gardentasun-, kontu-emate- eta partaidetza-politikak indartzea.

Planaren jarraipena: eredu partekatu eta parte-hartzailea

Plana modu eraginkorrean garatzeko, jarraipena modu partekatuan egingo da, udalerriko egitura eta espazio parte-hartzaileak aprobetxatuz. Herritarren, teknikarien eta ordezkari politikoen arteko lankidetza izango da ardatza.

Planaren jarraipenak urteko ebaluazio- eta gardentasun-ziklo bat izango du, honako hauek barne:

  • Ekintzen betetze-maila aztertu.
  • Adierazleen eboluzioa kalkulatu.
  • Herritarren batzarrak eta proposamenak jaso.
  • Udal aurrekontuak 2030 planarekin lerrokatu.

Planaren jarraipenaren infografia

 

Agente bakoitzaren eginkizunak

Udaleko teknikariak
  • Planeko ekintzak gauzatzea
  • Aurrerapenei buruzko informazioa helaraztea
  • Aginte-koadroko adierazleak kalkulatzeko datuak ematea

Ingurumen teknikaria izango da planaren jarraipena eta adierazleen kalkulua gidatuko dituena, betiere Sailarteko Mahaiko gainerako teknikariekin elkarlanean.

Sailarteko Mahaia
  • Ebaluazioaren emaitzak eta adierazleen bilakaera aztertzea.
  • Hurrengo urterako lehentasun nagusiak proposatzea.
  • Lehentasun horiek udal aurrekontuetan txertatzea.
  • Indartu beharreko arloak identifikatzea eta ekintza zehatzak proposatzea.
  • Herritarren proposamenak jaso eta lantzea.
Barrutietako Herritarren Batzarrak
  • Planaren betetze-maila aztertzea.
  • Emaitzetan oinarrituta, hurrengo urteko lehentasunak zehaztea.

Horrez gain, emaitzak zabaltzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko ohiko komunikazio bideak ere erabiliko dira: webgunea, sare sozialak, posta elektronikoa…

Ordezkari politikoak

Politikariek izango dute azken erabakia udal aurrekontuei buruz. Haien ardura izango da Pasaia 2030 Plan Estrategikoa aurrera eramateko zein ekimen gauzatuko diren onartzea eta udalaren norabide estrategikoa zehaztea.

2. Erronka nagusia

Lau barrutiz osatutako herri kohesionatua, non pertsonak erdigunean dauden eta ingurumenarekin, portuarekin eta kulturarekin bat egiten duen komunitate bizia garatzen den.

  • Lau barruti, herri bat: kohesioa eta mugikortasun jasangarria.
  • Komunitate inklusiboak: zaintza, errespetua eta bizikidetza.
  • Portua eta herria elkarlanean: badia bizigarri eta ekologikoa.
  • Ekonomia askotarikoa: itsasoa, berrikuntza eta lan duina.
  • Gobernantza berria: baloreetan oinarritutako gardentasuna eta parte-hartzea.
 

3. Ildo nagusiak

1

Gardentasuna eta parte-hartzea

Politika publikoetan zeharkakotasuna, eraginkortasuna eta gardentasuna sustatu.

2

Herriaren garapena

Herri garapenean lurzoruaren erabilera jasangarria egin eta giza kokalekuen inklusibitatea, segurtasuna eta nortasuna indartu.

3

Bizitza erdigunean

Inguru osasuntsua bermatu, pertsonen bizimodu osasungarria bermatuz.

4

Baliabideen erabilera

Baliabideen kudeaketa eta ekoizpen eta kontsumo modalitate jasangarriak sustatu

5

Energia eta klima aldaketa

Energia eskuragarria, jasangarria eta modernoa duen udalerri eredua sustatu eta klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko neurriak hartu.

6

Lan duina

Tokiko ekonomiaren hazkundea eta lan duina sustatzeko politikak bultzatu.

7

Euskara eta kultura

Euskara eta kultura zabaldu eta sendotzea helburu dituen Pasaia.

8

Pertsonak erdigunean

Pertsonak ardatz harturik, sarbidea bermatzea ongizaterako, berdintasunerako eta oinarrizko zerbitzuetara.