Kanpaina Pasaia osorik bizitzeko
“Pasaia osorik bizitzeko” kanpaina
Pasaiako haur eta nerabeen eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz izateko beharrari erantzun nahi dion sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina da “Pasaia osorik bizitzeko”.
Kanpaina martxan jartzearen ideia Pasaiako Euskararen Aholku Batzordetik sortu da. Pasaiak euskarari dagokionez dituen erronkak aztertzen ditu batzordeak. Bertan parte hartzen dute euskaltegietako, ikastetxeetako, merkatari elkarteko eta gaztetxoen aisialdi egitasmoetako ordezkariek, besteak beste; eta denek azpimarratu dute gaztetxoenen aisialdi eskaintza euskaraz izateko beharraren premia.
Eta zergatik premia berezia? Batetik, Pasaiako haur eta nerabe askok ez dutelako euskara etxean jasotzeko aukerarik. Familia askotan etxeko hizkuntza erdara da, eta horrek eragin nabarmena du gaztetxoenen euskara mailan eta erabiltzeko joeran. Bestetik, eskola ez delako nahikoa haur eta nerabeen euskara mailan eta erabiltzeko joera horretan eragiteko. Haurrek denbora gehiago pasatzen dute eskolatik kanpo, eskola barruan baino, eta gainera, gaztetxoek eskola derrigorrezkoa den gauza bat bezala ikusten dute, eta euskara horrekin lotzen dute. Euskara gauza negatibo eta inposatu bezala bizi ez dezaten haien gustuko ekintzak euskaraz izatea ezinbestekoa da.
Kanpaina honetako leloa aukeratzeko orduan ondorengo planteamendua egin dugu. Pasaiak Pasaia izateko behar dituen osagaiak askotarikoak dira: bere lau barrutiak, badia eta portuaren presentzia, bere festazaletasuna, biztanleen aniztasuna... edota euskara, besteak beste. Guztiak ditu beharrezkoak Pasaiak Pasaia izan dadin. Hori horrela, pasaitar guztiek, eta bereziki gaztetxoenek, Pasaia bete-betean bizitzeko euskara behar dute. Behar hori asetzea eta haur eta nerabe guztien aukera berdintasuna bermatzea da Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko helburuetako bat. Hori horrela, kanpaina honetan guraso eta elkarteetako hezitzaileak sentsibilizatu nahi ditugu haur eta nerabeek aisialdia euskaraz bizitzeko duten beharraz.
Irudietako mezuak elkarteetako hezitzaileei eta gurasoei zuzenduta daude. Hezitzaileei honako mezua helarazi nahi diegu: aisialdi eta kirol taldean euskaraz aritzen zarenean, Pasaiaz bete-betean gozatzeko aukera ematen diezu haur eta gazteei. Emozioz gainezka den hizkuntza partekatzen ari zarete. Gurasoei, berriz, zera esan nahi diegu: ziurtatu seme-alabei Pasaiaz bete-betean gozatzeko aukera, aisialdi eta kirol ekintzak euskaraz gozatuz. Emozioz gainezka den hizkuntza bizitzeko garaia dute.
Mezu horiek udalerrian zehar egongo diren euskarrietan erakusteaz gain zuzenean lan egin nahi dugu, bai elkarteekin, baita gurasoekin ere. Ekintza konkretuak landu nahi ditugu haiekin kanpaina hau mezu huts batean geratu ez dadin.
Migrazioaren eta aniztasunaren inguruan argitaratutako azken berriak
Udan Oarsoaldeko turismo bulegoek ordutegia zabaldu eta informazio sarea handitu dute
Pasaiako Turismo Bulegoak ordutegi zabalagoa izango du abuztuaren 31ra arte
Argitaratze-data: 2026-07-13
Aldaketak zirkulazioan, aparkalekuetan eta garraio publikoan, Karmengo jaien ondorioz
Udalak neurriak hartu ditu uztailaren 12tik 20ra bitartean mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak ahalbidetzeko
Argitaratze-data: 2026-07-10
Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, saria
Rafa Otero izan da sariduna Pasaian
Argitaratze-data: 2026-07-10
Bi ziklomotor elektriko zozkatuko dituzte gidabaimena euskaraz prestatzen dutenen artean
Parte-hartzeko epea abenduaren 3an amaituko da
Argitaratze-data: 2026-07-09
Aldaketak aparkalekuetan, Trintxerpeko feria-eremuaren instalazioa dela eta
Cirizan ezingo denez aparkatu, Trintxerpeko herritarrek uztailaren 12tik 20ra bitartean Rodolfoko orubean aparkatu ahal izango dute. Gainera, datozen egunetan aparkatzeko aukera gehiagoren berri emango da
Argitaratze-data: 2026-07-07
Arrandegi-Andonaegiko igogailuak konpontzen ari da Udala
28.000 euro inguruko inbertsioa egingo da Trintxerpeko bi igogailu horiek berritzeko
Argitaratze-data: 2026-07-07
Oarsoaldeko Eskola Kirolean gero eta gehiago dira desplazamendu jasangarriak
Larunbatetako kirol jardueretara egiten diren joan-etorrien %49,91 dagoeneko modu jasangarrian egiten dira
Argitaratze-data: 2026-07-06
Udalbatzak 2026ko ekainaren 23an hartutako akordioen laburpena
Argitaratze-data: 2026-07-06
Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoen udako ordutegia
Uztailaren 20tik irailaren 6ra
Argitaratze-data: 2026-07-03






